Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asperkeria iz adkor aspertzea gaitzezgarritzat markatua.

Joko hura egunez egun jokatzea, orduan, malda gorako ekintza bihur dakiguke, ezintasunaren mugetaraino eraman gaitzakeena, non desesperazioa, etsipena edo, are okerrago dena, asperkeria amoranteen inguruan hegaldatzen diren, adur txarreko hegaztiak balira bezala, puzzlea noiznahi hankaz gora jartzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

Izan ere, normaltasuna uharte bat da, zikoizkeriaren eta asperkeriaren marrazoek inguratzen dutena, bazter guztietatik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 199. orr.

"Telebistarik ez, inkomunikazioa dakar eta" eta "Txinoen esperoan" ipuinek, irudiaren bitartekaritzari uko egiten dioten letralatra eta mistikoen desgaraiko egoera pintatzen digute: asperkeria frigidoa zein eldarnio paranoidea hurrenez hurren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Aldagai guztiak ezagutzen ditiat: modu artifizialean antolatutako bizimodu baten laguntzaz uxatu nahi duan asperkeria; bat-bateko krisialdi ustekabekoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Zenbaitek beren lehen asma atakea oroitzen duten eran, nire lehen asperkeria atakea dut nik gogoan, bost urte izango nituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus