Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aspergaitz izond ia aspertzen ez dena.

Berehala konturatu nintzen eskuzabala zela, sotila, eginbidean aspergaitza, adoretsua, harropuzkeria puntua eta guzti, baina bazuen halako betizu eta basati tasun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Nire lana gainbegiratzen zuen; agindu eta aholkuak ematen zizkidan hurrengo asterako, eta kimikari ezin hobea eta ikerlari aspergaitz zorrotza zela egiaztatzeko aukera izan nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Bortz urte geroago lotu zitzaizkion berriz ere elkarri Karlos eta Frantzisko aspergaitzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Bere handitasunaz gain beste ezaugarri batzuk ere agerian uzten ditu obra honetan: hausnarketarako gaitasuna eta zaletasuna, etengabeko hobetzearen grina, zenbat gustatzen zaizkion arriskua eta desafioa, jokoa nahiz jolasa, zenbateraino maite duen bertsolaritza bere osoan, eta nola maitasun hau bizitzarekiko bere irrika eta interes aspergaitzaren errainua den.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.

Halako jendea, errurik aitortu baino lehen, bere ospearen pisua eta aspergaitzena ere asperrarazteko bere gaitasun bikaina botatzen ditu balantzaren platerean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Gizona, liburuzain moldegabea, halabeharrak edo demiurgo maltzurrek sortua izan daiteke; unibertsoa, ordea, apal sorta hain dotore hori, hainbeste liburu asmagaitz... eskailera luze aspergaitzak, bidaiazale denaren ibiltoki... komunzuloak, liburuzain eseriaren pausaleku... jainko baten obra baizik ezin izan liteke hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus