Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eztabaidak gaizki amaitzen direnean, entzuten ez delako izaten da: arretaz entzunda, arrisku bakarra nekea da, edo asperdura, baina ez haserrea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.
Asperdura arintzea zen, bada, nekerik handiena, erietxean egin behar izan nuen hilabete doian. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.
Egiazko hasierak, tronpeta soinu baten gisa agertzen, jazz doinu baten lehendabiziko noten gisa, bat-batean, asperdura eteten, iraupena sendotzen; gauen arteko gauak, zeinei buruz esaten den ondotik: "Paseoan nenbilen, maiatzeko gau bat zen". Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.
Gisèlleren etxetik hartu dut liburua gaur goizean, ia konturatu gabe: banekien itxaronaldi luze samarra egin beharko nuela, eta asperduraren aurkako antidoto gisa lapurtu diot. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
Nire begirada beheraka doa geldiro, asperduraz, kopeta honetara, masail hauetara: ez du ezer irmorik aurkitzen, hondoratu egiten da bertan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Otsotzarmendi jauna barre txikitan hasi zen; Edurtxo Caterpilar azazkalordeez hazka eta hazka ari zen harkarte aldean, asperduraren asperduraz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.
Bertze nonbait irakurri edo aditu ez badut, gogoeta ene baitatik aterea da: gizonezkoen adiskide talde batek, zenbat lagun, horrenbertze tasun -edo keria- nahi ditu, kolore bakarraren asperdurari itzuriko bazaio. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.
Esaldiak, harritu ordez, erredakzioan genuen kazetaririk asmotsuena ekarri zidan gogora: gutuna ezin zitekeen Danelena beste inorena izan; eguneroko bizitzaren asperduratik ihes egiteko hark erakusten zuen lotsa gutxiko ganoraren beste asmazio bat zen, inondik ere, gutun hura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.
Antonio bera ere, arruntean ororendako ezaxola, bere begi beltzen asperdura malenkoniatsu guztia eskaintzen ari zitzaigun, programatu gabeko sugetzarraren ikusle. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.
Sakoneko asperdura, existentziala, haserrea ia. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 33. orr.
Inoiz ez zenuen duda-mudarik ñimiñoena ere azaldu, ez neke-arrastorik ez asperdura-zantzurik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.
Errejistro-zerrendan emaitzak lerroka luzatu ahala, lan errepikakorraren neke-asperdura poz-pilpira bilakatuz zihoan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.