Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oixtian aipatu dudan "monotonia" erritmo lasai eta poetiko bilakatzen ari naiz: azken finean, gure baitan dauzkagu monotonia eta asperra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Irakurri ditut gutun horiek, irentsi dut gutunok sortzen duten asperra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.
Aste batzuetan iraun zuen beroaldia, eta gero ezereza, asperra, dezepzioa... Zapuzte hori bereganatu ezina apika, bere horretan onartu ezina. «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.
Nekea zuten agian, asperra zuten agian, nagia zuten agian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Eskolako bizimoduaren asperra egun batez behintzat haustea erabaki nuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.
Errietan hasi ginen, eta Ray laster sentitu zen berriz ere eroso, eta ahaztu zitzaion mendian ibiltzearen asperra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 166. orr.
Bisitek ere hausten zuten 15 azken egun haietako asperra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 145. orr.
Baldin nire gutunen nondik norakoak jakin nahi bazenitu, nire jatorrizko izkribuak irakurtzera ohitu beharko zara: zeren ezinen bainuke irentsi gutunok berriro kopiatzeko asperra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.
Ez, fisikoki ez nengoen ongi, baina ezta psikologikoki ere, asealdien ondoko hutsuneak gero eta handiagoak egiten baitzitzaizkidan, asperrak-edo jota. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.
Asper-asper eginda hilko gara hemen! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.
Juanito Telleria-k, Jauregiko presaren aldaparoko petrilean eserita (asper-asper eginda, suposatzen dut), haurrekin solas-tea maite zuen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.
Hobe hago hemen, eta ez espaloi hartan asper-asper eginda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.
Horrela egiten dutenek laster klasera joateari ere uzten ziotek, fonetikarekin asper-asper eginda. «Bizia lo», 2003 - 109. orr.
Egia da pailazo barregarria naizela arratsalde batez, eta gero, hilabetez, asper-asper eginda egoten direla nitaz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Azkenean, zazpigarren egunean, andrearen temaz asper-asper eginda, erantzuna esan zion Sansonek, baita emazteak berehala herritarrei jakinarazi ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 35. orr.
Ez zen behin bakarrik ere kexatu, ez zuen txintik ere esan, eta asper-asper eginda utzi nion zigorketari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.
Asper-asper eginda bukatu nuen Londrestik niretzako eskutitzik ba ote zen postariari goizero galdetzeaz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Telebistari begira asper-asper eginda egon, besterik ez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 49. orr.
Baina asper-asper eginda nago zerbitzaria izateaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.
Cesar Telleria asper-asper eginda zegoen hiri itogarri hartako kaleetan bata bestearen segidan gainera botatzen zitzaizkion etorkizun igarleekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
-Jainko maitea! Asper-asper eginda nauka, Mikel; obarioetaraino, gaizki hitz eginda. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 52. orr.
Cesareok esan dit asper-asper eginda zegoela hainbeste galdera egin eta, ordainetan, beste hainbeste zentzugabeko erantzun jasotzeaz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 122. orr.
Horrela konturatu naiz Auschwitzen ere asper-asper eginda egon zaitezkeela -pribilegiatuen artean egonez gero. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 122. orr.
Wilma atsegina iruditzen zitzaidan hasieran, baina mutilez besterik ez daki hitz egiten egun osoan, eta asper-asper egiten zaitu azkenerako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.
Makurtu egin zen, asper-asper eginik ematen zuela, eta oina azaletik ukitu zion mahai azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Husainik eta haren predikuek asper-asper egina utzi zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 132. orr.
Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude! Elizen arteko biblia Zen 21,5
Jendea, oro har, asper-asper egina dagoela dirudi politikoekin. ETC-prentsa Argia, 2000-03-19
Aurreiritzi horretaz ere asper-asper egina nago, oro har bikainak iruditzen zaizkidalako ikus-entzunezkoetan diharduten itzultzaileak eta bikainak, halaber, bikoiztaileak. ETC-prentsa Berria, 2019-03-24
Asper-asper egina nagoela eta nik beste taldekideekin aurrera egin dudala? ETC-literatura, saiakera Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta, Alberdania, 2000
Haren etxebizitzak gazte ezkongai batena zirudien, eta asper-asper egina zegoen, urtebeteren buruan. ETC-literatura, saiakera Parisen sabela, Emile Zola (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2004
Husainik eta haren predikuek asper-asper egina utzi zuten. ETC-literatura, saiakera Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz (Patxi Zubizarreta), Alberdania-Elkar, 2006
Baina jende guztiari esango diot... oraintxe bertan esango diet... nola utzi nauen, alde batera... zeinen gogor aritzen den... ni bidaia honetara etorraraziz... asper-asper egina... oraintxe bertan esango diet... ETC-literatura, saiakera Heriotza Nilo ibaian, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2006
Kontaiozu edozer gauza... harekin jolastu nahi duzula, bestela asper-asper egina egoten zarela... eta gero eskatu paperezko orri batzuk eta boligrafo bat. ETC-literatura, saiakera Tinta-bihotz, Cornelia Funke (Naroa Zubillaga), Elkar, 2009
Ulertzen dut bikote bizitzaz asper-asper egina egotea, kontrakoa miresgarria litzaidake, sinestezina hobeki esan, baina berriro ere uztarpean bizi nahi izatea? Mario: Zu ehiztaria zara, ehizakia harrapatu, eta larrutu egiten duzu, Ruben, gero zakarrontzira botatzeko; ni, ordea, nekazaria naiz, emakume batekin maitemindu, eta [...] ETC-literatura, saiakera Joan, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2010
Bitxi koroa handiak begiak estaltzen zizkion, zeri begiratu askorik ez baina: zetaz eta urrezko tuniketan murgildurik, Hiri Debekatuaren itzelean asper-asper egina beti, hura bere jauregi, hura bere espetxe, eunuko saldoz beti inguratua. ETC-literatura, saiakera Ispiluak, Eduardo Galeano (Xabier Alegria), Txalaparta, 2013
Asper-asper egina zauzkan gaia. ETC-literatura, saiakera Mendi-joak, Aingeru Epaltza, Elkar, 2017
Asper-asper eginik zegoen Maiza kaleratzen ikusi zuenean, giharrak sorgorturik zeuzkan, goizeko umorea zeharo galdurik eta giroaren hezetasuna barruraino sarturik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.
Makurtu egin zen, asper-asper eginik ematen zuela, eta oina azaletik ukitu zion mahai azpian. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Asper-asper eginik, ahoa bete hortz, etxera joan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.
Aitor dut abentura horrek ez dukeela zailtasunaren merezimendua; baina distrakzio bat izanen da bederen, asper-asper eginik bainago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 372. orr.
Baionako karriketan barrena ibili ohi nintzen, isilik, bakarrik beti, gora eta behera, osotara asper eginda. Txillardegi «Putzu», 1999 - 297. orr.
Gezurra dirudi, baina When the stars go blue eta Touch, feel&lose kantuetan bikain ari zela, slide gitarrak lagundutako momentu politak ateratzen ari zen une berean, hainbat eta hainbat asper eginda ziren publikoan. Berria - Kultura 2004-09-12
Ordenamenduan asper eginik ibili nahi ez eta, pentsatu orduko hautuan da: kaosean, suan, ustezko liberti-munduan..., bera izatearen kontzientzia ezabatuz doakion bitartean. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 91. orr.
asper asper egina (4); asper asper egina (4); asper asper eginda (29); asper asper eginda (29); asper eginda nago (4); asper eginik (3); asper ez (7)