Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indarkeriaren eztabaidan fronte eta aspektu asko daude. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.
Esan daiteke Lizeoko azken ikasleak, Rodaseko Androniko-k bildu eta sailkatu zituela eskuizkribuak, aspektu didaktikoak izanik buruan batik bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.
Bere haurraren erakasleei bidai horren aspektu pedagogikoak aitzinatuz, hitzeman zien Ninak arlo ezberdinetako idazlanak interneten bidez, 'e-mailez', eskolara igorriko zituela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 41. orr.
Aspektu estetikoak: hoskidetasuna, erritmoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 44. orr.
Askotan idazlanaren aspektu formalek erabakitzen dute lana nola hartua izango den, begirune gehiagoz ala gutxiagoz, arreta gehiagoz ala gutxiagoz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 330. orr.
Ukitu ditugun aspektu desberdinen berri emango luketen azterketa-ildoak garatzea litzateke erronka nagusia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
Eginbehar honek zenbait aspektu ezberdin biltzen ditu: [...]. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.
Giza izpirituak era bateko eta besteko izenak hartzen ditu, egitate eta aspektu desberdinen arabera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.
Baina Zientziaren Filosofian, Zientzia Kognitiboan edo Gogoaren Filosofian ez bezala, beste aspektu bati, epistemologikoagoari, ematen zaio garrantzi handiagoa: behagarritasun kontzeptuaren azterketari, alegia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.
Don Quixote Espainiaren sinbolo nazionalesentzialista bat bihurtu da, bere aspektu biekin: enigma bat, harengan balego bezala ezkutatua Espainiaren gainbehera eta "desastre"aren sekretua; eta itxaropen iturri bat, harengan gordeko balitz bezala Espainiaren erregenerazio eta etorkizun zorigarbi baten edabea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.
Ikusmolde berria izanik, hainbat aspektu garatu eta zehaztu beharrean aurkitzen da Giereren programa naturalista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.
Obra honek aspektu garrantzitsu bat du: emozioa. Berria - Kultura 2004-05-01
Telebista konbentzionalean aspektu erlazioa 4/339 baliokoa denez, plano horizontaleko pixelen kopurua bertikalekoa baino handiagoa da, 1,3 proportzioan. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002
Zehazki, gertaerek, denbora-adierazpenek eta horien arteko erlazioek (denbora-erlazioak, aspektu-erlazioak eta mendekotasun-erlazioak) zein forma hartzen duten aztertu dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 110 zbk., UEU, 2019 - uztaila-iraila
bere aspektu (3); bi aspektu (3)
bi aspektuak (4)