Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agirre, Orixe-, euskal literaturari begira, aspalditxo, h. d., jada 1960 eta 70eko urteetan egin zen Euskal Herrian: Varela jaunak hori ez daki, noski. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 92. orr.
Hau ez zen gaztetxo bat, nerabezaroko ajeak gaindituak zituen aspalditxo, baina gaztaroa igarotzetik urrun zegoen artean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Ordurako ni "dantzan" nenbilen aspalditxo Bidasoaz bi aldeetan, arriskutik arriskura; eta behin bereziki heriotzatik mirariz ihes egina. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 64. orr.
Florent ahots ezti geldo bat entzuten ari zen aspalditxo, eta burua biratu zuen azkenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Gizakitxo durduzatuaren neurosi indibidual jasanezina gainditzeko, aginduak eta debekuak "neurosi kolektibo" baten indar absolutuarekin nola bermatzen dituen gizarteak, aspalditxo erakutsi zuen Freudek. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.
Berez, hamabi aizkolari dira Maila Nagusian, baina aspalditxo jakinarazi zuen Mindegiak aurten ez zuela esku hartuko txapelketan, eta halaxe egin du. Berria - Kirola 2004-09-05
Serio baina txantxetan, txantxetan baino serio, aspalditxo dabilkit ideia bat buruan bueltaka: opariei buruzko liburu mardul bat egitea, alegia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.
Hori esan zidan behintzat aspalditxo konfirmazioak emanez hemendik pasatu zen obispoak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 77. orr.
Sehaskatik aspalditxo jausi zen batekin ari zarete berbetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.
Ni aspalditxo erretiratua nengoen merkatutik eta ez nuen asmatuko ez nondik nora ibili ezta zer esan ere. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 30. orr.
Bizarra kasik egunero egiten aspalditxo hasia nintzenez gero, banekien nik zeregin horretarako ur beroa bezalakorik ez dagoela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.
Ipuina aspalditxo idatzia nuen, eta lehiaketara aurkezteko berrikusi egin nuen, eta neurri batean berridatzi. Berria - Kultura 2004-11-23
Bizarra kasik egunero egiten aspalditxo hasia nintzenez gero, banekien nik zeregin horretarako ur beroa bezalakorik ez dagoela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.
Nolanahi ere, aspalditxo intrigatuta nindukan beste auzi bat ere ulertu nuen Umbertori orduan entzun nizkion hitzei esker. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 282. orr.
Kristau-aroko hogeigarren mendean hau idazteko garaian, helenismoaren eta haren garaikideen arteko topaketa aspalditxo bukatua zen, eta, beraz, historialariak hasieratik bukaera arte jarrai zezakeen prozesua; baina non aurkitu bukaera hori? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.
Egoera hau aspalditxo gaindituta zegoen Mendebaldeko Europa gehienean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.
Dena den, aitor dut, banuen nolabaiteko beldurra ere, berez ezinezkoa ere ez baitzen, eta banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Maxek jada aspalditxo marraztutako zortzi sailei, hauxe erantsi zien Ruche jaunak: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.
Bi Ordena hauek agian honegatik izan ziren onetsiak, Italian aspalditxo sortutako bi sektak oraindik ere irauten dutelako: Humilatuen sekta eta Lyongo Behartsuak izenekoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.
Nozdriovek aspalditxo utzia zion biraderari eragiteari, baina organotxoko errejistro batek -oso kementsua bera- ez zuen inola ere isildu nahi, eta luzaz aritu zen bera bakarrik joka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
· (izen gisa) Hizkera jasoagoa darabilen arren, horixe barruntatu dugu aspalditxo honetan, gu bezalako beste euskaldun bat dugula Bernardo, beste adjektiborik ez genioke jarriko, zoragarri idazten duen idazlea, ulertzen duguna, gure hizkuntzan hitz egiten diguna... Berria - Kultura 2004-02-04
Aspalditxo hartan txondorrik ezagutu gabeko ordekatxo batean egin zuten zuloa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.