Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspaldisko errauts bihurtuak ziren ordurako nire gaztetako suak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.
-Guti gero; hemen "ateak zabalik" deritzan politika dago indarrean, aspaldisko. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
Aspaldisko du bere keñua egina gaitu egunak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 195. orr.
Ni baino gazteagoa da, eta ni aspaldisko joan ninduan Donostiatik! Txillardegi «Putzu», 1999 - 362. orr.
Badakik aspaldisko honetan trenak nola dabiltzan; eta esku hutsik etortzia izan duk zuhurrena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 101. orr.
Baina La Voz de Guipúzcoa errepublikanoa jasaterik ez zegok; eta El Fuerista delako hau erosten diagu aspaldisko honetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 354. orr.
Aspaldisko hartan ikusi gabe egon ondoren, pozkariotan agurtu genuen elkar. Txillardegi «Putzu», 1999 - 300. orr.