Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuenak aspaldi galdu zuen zeukan zentzu guztia. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 35. orr.
Aspaldi, agian duela hogeita hamar urte, ikasi nuen besteei denbora oparitzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.
"Aspaldi ikusi dudan ederrena!", esan zuen erabakitasunez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.
Aspaldi bi gela izan ziren han: logela eta jantzitokia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Aspaldi galdu baitzuen, beharbada, benetako kritika - harria harri gainean paratzen duen hori - burutu ahal izateko sineskortasuna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.
-Faborez, etxekoandre, aspaldi ezer berorik hartu gabe gaude... Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 36. orr.
Aspaldi galdutako borroka du hori Gelatxok, eta hori aipatuta halako irribarre etsitu bat egiten du. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.
Nor kixkaliko du ba haren gar aspaldi itzaliak? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 7. orr.
Gizarte garatu batean duen zereginaz esan nahi dugu, gizarte modernoetan unibertsitatea bihurtu baita aspaldi gizartearen hezur eta ardatz nagusi, nahiz hori ez dugun, zoritxarrez, hain argi ikusten hemen ere, Euskal Herrian, hala gertatzen denik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.
Nire ama bera ere, ez zuen horren aspaldi, bosgarren hilera arteraino egon zen negar batean, abortatzea erabaki zuen arte. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.
Egunero, eta aspaldi, ikaragarri gaizki. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.
Eta nire jarraikitasunaren frogek aspaldi unatua zuketen nire zalduna ez bertze edozein. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 126. orr.
Poemak egiteko garaiak joan zaizkik hiri, hemezortzi urte aspaldi bete hituen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 11. orr.
Bidearen ezkerrera, harresia baino lehen, baserri zahar bat zegoen aspaldi, erdi eroria, zohizko teilatua harritzarrez betea eta paretetako harearria hezetasunak eta haizeak higatua zituena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Horretarako, liburutegian, aspaldi banatu zituzten esku-orritxo batzuez baliatu ziren: Ebakuaziorako Oinarrizko Gida. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 26. orr.
Oroitzapen hari, Manuel Lekuona idazleak aspaldi esandako zerbait gehitu zitzaion. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Aspaldion eurek egindako izar horiak ere badauzkate salgai, oihal horia geroz eta gehiago falta baita (amaordea aspaldi arduratu zen gureak erosteaz). Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.
Lard kaleko etxebizitza hura gela zulo bat besterik ez zen; gela zarrastatu bat, euriaren indarrez kristalen distira aspaldi galdutako leiho bakar batek argitzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.
Aspaldi, ordea, ez duzu hara agertzerik izan Patri. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 39. orr.
Gero, handik hurbil zegoen beste leku batera aldatu ziren, Portziunkula izeneko lekura; han zegoen, gorago esan denez, Frantziskok aspaldi konpondu zuen Andre Mariaren eliza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.
Vázquez Montalván zenak ere kontu hauetaz aspaldi egin zuen gogoeta, duela mende laurden inguru. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.
Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.
Amontillado upela lehendik ere irakur zitezkeen euskaraz, sona handiko idazle-itzultzaileek euskaratua (Jon Mirandek aurrena, Oskillasok gero), aspaldi samar. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 16. orr.
Ez dut jo aspaldi. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 24. orr.
Jendez gabetze horrek, oso aspaldi hasiak, oraindik ere badirau, eta soldadu erromatarrek abandonatutako etxeetan dute kanpamendua". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.
Gure lagunen zerbitzuan jarri zen - aspaldi batean Virgilio Danteren zerbitzuan jarri zen bezalaxe-, eta ganberaburuaren bulegoraino lagundu zien. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.
Aspaldi luzetik, bere obra gorena lantzen ari zen Uccello, begi orotatik gordean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.
Zu, berriz zu: gaztetan, ikasle garai haietan, aspaldi hartan, zerbait zintzilik geratu balitzaizue bezala. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.
Gnôr Grassiadiô eta Gnôr Côlombô bi lagun-etsai ziren, zeinak, ele zaharrek jasotzen dutenez, aurkez aurke bizi izan baitziren inork oroit dezakeen baino aspaldi luzeagotik, Moncalvo-ko hiriko galtzada mehar baten alde banatan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Aspaldi batean, artean institutuan zebilela, Barojari buruzko lan bat egin beharra egokitu zitzaion: Schopenhauer-en eragina Pio Barojarengan edo antzeko zerbait. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 125. orr.
Orduan gogoratu zitzaidan derrepente izen barregarri horrek, aspaldi guztitik lastre baten gisa sentitu banuen ere, izen horrek agian hala lagunduko zidala niri ere gorabidean nola hanka herrenak lagundu zion Lakatosi kirol noble eta eder guztietan trebatzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Aspaldian izan zen, aspaldi luzean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.
Adrenalinazko uhin bortitz batek Fionnen gogoa inbaditu zuen, eta bera sendo eta bizirik sentitu zen, aspaldi hartan sentitu gabe zegoen bezain bizirik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 114. orr.
-Garai batean, oraindik aspaldi ez dela, gaixoari morfinarik eman gabe eutsiko zitzaion albait gehien, haren sufrimendua premiarik gabe luzatuko, baina, zorionez, gauzak aski aldatuak dira geroztik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 174. orr.
Aspaldi ez dela, seriean elkarturiko hiru neurona edo gehiagoren eraztunean dabiltzan korronte elektriko txiki batzuekin lotzen zen oroimen zati bakoitza. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 238. orr.
Horixe pentsatuko nuen neuk ere oso aspaldi ez dela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.
Nafarroako erresumaren armarrien zati da eta aspaldi ez dela Frantziaren armarriaren erdia zeukan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Eroa baita aurrean duguna, jaunak, eta kasu hau are da jakingarriagoa, are interesgarriagoa, zeren oraindik aspaldi ez dela hil den eta Bavarian platonikoki erreinatu duen errege bitxiaren, printze zoritxarreko horren antza baitu gauza askotan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 265. orr.
Aspaldi ez dela, leihotxoa zuten kamisoiak erabiltzen ziren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.
Aspaldi ez dela azaldu zidanan zergatik jartzen diren barazki-saltzaile guztiak Bauernmarkt-en, eta lore-saltzaileak Kärntner kaleko luzapenean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 48. orr.
Anaia ere hil zioten Ismeti poliziek politika arazoengatik aspaldi ez dela. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.
Oso aspaldi ez dela, mezak hizkuntza arrotz batean ematen ziren: latinez. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 193. orr.
Hori dena aspaldi ez dela gertatu zen, duela hiru urte-edo. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 31. orr.
Arratsalde batean hasi zen guztia, ez dakit zuzen zer egun zen, baina aspaldi ez dela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.
Aspaldi ez dela, orri hauetan irakurri genion egileari berari literaturarenak egin duela etikaren eta juzku moralen morroi baldin bada. Berria - Kultura 2004-04-03
Gero, pentsatutakoan, gauza pila bat etorri zitzaidan burura: besteak beste, oso antzeko egoera bizi izan genuela aspaldi ez dela. Berria - Harian 2006-03-25
Aspaldi gabe hasia zen katea gai afrikarrez hornitzen, bazekien bezeria dotorearen aurrean diskrezioz jokatzen eta isilik egoten, eta alde bat utziak zituen jantzi indigena itsusi haiek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.
Bera, esaterako, aspaldi gabe gaixorik egon zen, eta sendagileek esan zioten hil egingo zela, hilburukoa prestatu behar zuela, baina berak ez zien sinetsi eta bizirik iraun zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.
-Aspaldi gabe -esan zuen azkenean-, nire seme gazteenak bezain ongi gidatuko zintudan bide honetatik; baina, orain hiru bat urte, gauza bat gertatu zitzaidan kristau bati sekula gertatu ez zaiona, edo, gertatu bazaio, ez da kontatzeko bizirik atera; eta orduan pairatu nituen izu-[...]. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.
Zaharra zen fitxa, aspaldi handian idatzia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.
Aspaldi handian ez ginen kanpora irten denok batera, hirukote gisa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.
Aspaldi handian teknikaren alde liluragarriari eta praktikoari -robotak morrontza desagerraraz lezake- mehatxu eta arrisku sentimendua nagusitu zaie. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 22. orr.
Gero eta hondoratuago, pasio zahar guztiak berritu nahi dituen bihotz hilezkorra emango liokeen edabe horrexen bila dabil Venezia aspaldi handian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Behin batez, errege bat aspaldi handian ikusi gabeko anaiaz oroitu zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 103. orr.
Urte gozorik ez da izan gurean aspaldi handian. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 122. orr.
Aspaldi handian, greziarrek Troia suntsitu zuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.
Aspaldi handian ikusten ez zuen Llum hura. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Halaz guztiz, denek bizirik zirauten, aspaldi handian gertatutako historien parte baitziren, gure ama txikia izan eta honelakoak entzun zituen garaikoak: "nire zakurra'n ahizpa" edo "ze'en usaia du azido sulfidrikoak". Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 58. orr.
Ematen du ez duela aspaldi handian lorik egin, eta ez ditu ni kontsolatzeko hitz egokiak bilatzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 168. orr.
Behinola, harriek ere hizketan zekiten garaian", edota Grimm anaien bildumako lehen esaldikoa: "Aspaldi handian, nahi izateak oraindik balio zuen garaian. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.
Beraz, aspaldi handian ez bezalako elur-bisutsa izan dute Mendebaldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.
Aspaldi handian, derrotak herrialde honetara ekarri zuenean, mendi horien entzuterik ere ez zuen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 40. orr.
Aspaldi handian ez ginen, lehenago bezala, larunbat goizetan lanean ari. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.
Johnek justu-justu gogoratzen zituela gurasoak, aspaldi handian ezagututako pertsonak balira bezala; eta Michaelek, berriz, uste zuela Wendy zela bere benetako ama. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 111. orr.
Aspaldi handiko tradizio honek guziak, noski, zubiak gizaldiz gizaldi izan duen inportantzia erakusten du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.
Eta jakina denez, aspaldi handiko Ziripot zarpail honek, oro har, deabru, sorgin, koko, bufoi, juglare, edo momo irrigarri/izugarri/errukarria gorpuzten du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.
Aspaldi handiko gaitza duk: izpiritu noble xaloak bidean galtzen hasi zirenekoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.
Aspaldi handiko hileta elizkizun hartan gertatutakoa etorri zaio gogora. «Bizia lo», 2003 - 46. orr.
Aspaldi handiko urteetan nagusi dabilkigun politika eta ekonomia doktrinari neoliberalismo izena eman zaio. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.
Gaztetxo baten pare bizi-poztu nintzen, aspaldi handiko partez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.
Egunak darama Jon gabeko egoera hori irudikatu nahian, baina galdu dituen bi hileko horiek, gehi aspaldi honetako goragale ugariek, behin eta berriro ebatzi diote gogoa. «Bizia lo», 2003 - 143. orr.
Gelan hautsontzi bakarra zen, aspaldi honetako moda ergelari jarraikiz ezkontzetan banatzen diren horietarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.
Gaur gauean aspaldi honetako nire bizitzan izan dudan izu-ikararik larriena sentitu dut, izerdi patsetan, arnasestuka eta dardaraz uzten zaituzten - eta zorionez bizitzan oso noizbehinkakoak, bakanak diren - beldurraldi horietako bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.
Aspaldi honetako irandar agintarien erretratuez apainduta dago toki hau. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.
Antzik ere ez dute atzoko idatzi haiek eta aspaldi honetakoek. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 80. orr.
Aspaldi honetan ez geninan armarik edukiko, eta ez luken soldatapeko hiltzailerik egongo. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.
Egia erran, aspaldi honetan Pedro Agerre gauza anitzek sentiarazten dute bekatari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.
Egia erran, inguruko etsaiek bakean uzten dituzte aspaldi honetan, ez baitituzte menperatzen ahal. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 70. orr.
Zoritxarrez, aspaldi honetan ez ditun oso ongi moldatzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 122. orr.
Aspaldi honetan ez bezala aritu dira lanean sindikatuak, herri plataformak eta gizarte eragileak. Berria - Harian 2005-02-22
Bioetikaren gaineko auziak direla-eta, aspaldi honetan, jatorri eta arlo desberdineko adituekin egon behar izan dut maiz. Berria - Gaiak 2004-06-17
Lehengai metalikoen prezioak ere gori-gori jarri dira aspaldi honetan. Berria - Ekonomia 2006-04-12
Finlandian aspalditik bizi dira elkarrekin suediera eta finera, eta aspaldi honetan errusiera ere batu zaie. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 236. orr.
Kantu xahar batek airostu ditu frango apairu aspaldi honetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.
Urteroko legea du aspaldi honetan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.
Kontua da aspaldi honetan jakin dudala Tony Hunter eta zu oso ondo moldatzen zaretela elkarrekin - Nevadak ezpainak estutu eta hankak gurutzatu zituen -. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.
Izan ere, aspaldi honetan ez ditut horrelako gizasemeak ikusi, inolako zamarik gabe hain arinak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.
Aspaldi honetan maizegi oroitzen ditut nire ametsak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.
Aspaldi honetan jendearen ahotan bolo-bolo dabilen kontua da. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.
Haizea fir-fir dabil hango kostaldetik aspaldi honetan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 57. orr.
Baina aspaldi honetan, ez dago Sipoljerik; gaur egun, inguruko beste komunitate batzuekin bat eginik, giza multzo handiago baten parte da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.
Izan ere, kultura izan da aspaldi honetan, filosofo idealisten ondotik eta Estatu-nazioaren teoria gailendu zenetik, politikaren oinarri. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 97. orr.
Starra, zain beheraldian aspaldi honetan, eskuetan zetxekion telefonoaren besagiari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 15. orr.
Har dezagun honako gaia: "Andoni, zure emaztea aspaldi honetan sekula baino gehiago prestatzen dela ohartu zara". Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 120. orr.
-Hori aspaldi izan zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.
Ukatu egiten du hori gobernuak eta ziurtatzen du tortura izan bada, aspaldi izan zela. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 54. orr.
Kontakizun honek aspaldi izan zuen hasiera eta gogoz bestera narama. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Aspaldi izan gabea al hintzen Vienan? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 94. orr.
Halere, aspaldi izan zen hori, urtarrila hasieran. Berria - Kirola 2006-04-16
Aspaldi izan zen, 1956an, justu orain 50 urte. Berria - Harian 2006-02-09
Ziburutarrek jakin-arazi zioten ere erregeari español batzu ez hain aspaldi izanak zirela portu hortako muntadura batzuen funditzen eta ondotik ziburutarrek berek aintzina pagatuak zituztela muntadura horien berritzeko gastu guziak... Herria 2003-03-27
Gorpu bat azaldu zen Donibane Lohizuneko hondartzan, komandanteak "ur frantsesak" esaten zion bazterrean, baina oso hondatua omen zegoen, aspaldi izan behar zuen itorik, eta zaharraren hortzak zeuzkala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 136. orr.
Baina, hori aspaldi izan zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.
Aspaldi izan naiz ni han eta, nire maleta hustu ondoren, hona etorri naiz zuzenean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 45. orr.
Oso aspaldi izan behar zuen, hori bai, badiak aspaldi utzia baitzirudien, jainkoaren eskutik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.
Rekexok bereari eutsi zion eta kafetegitik atera zen, Raukina aspaldi izandako operazio bitxi bat kontatzen hastera zihoakienean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.
Triangeluetan, adibidez, "berdintasun-kasu" ospetsuetan gertatzen da hori, aspaldi izan nintzen eskolakumeak hain gogoko zituenetan, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Martinek, ezkondurik egon zela azaldu zion Soniari, "aspaldi izan bazen ere". Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 28. orr.
Oihana aspaldi izan zen altzairuaren biktima, eta estepan, berriz, sartuak ziren automobila eta hegazkina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.
Orain, badirudi duela aspaldi izan zela, bizitza oso bat igaro dela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
-Hori aspaldi izan zen, bihotza -diotso Wendyk. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 216. orr.
Aspaldi zuen konfesatzera joan gabe, nire lehen jaunartzetik egia esan, baina barrua biziki hunkitu zidan hark guztiak, bete-betean sentitu nuen garai hartan on asko egin zidala Kristoren gorputza jan izanak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
Aspaldi zuen, dena esan beharra dago, manikuratik igaro gabe zirenetik, baina aurikularraren kasuan, falange oso bat falta zitzaiola, edo bestela hatzaren muturra atrofiatu eta azala gogortu egin zela, esango genukeen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.
Aspaldi zuen, bestalde, emakume batekin egon ez zirela, ni bezalako emakume musugorri batekin batez ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 79. orr.
Aspaldi zuen ez nindutela ikusi eta, argi esan beharra dago, askoz argalagoa nintzen neu ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.
Aspaldi zuen nerabezaroko egiteko horiek konplitzen ez genituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.
Duela aspaldi salatu dute abertzaleek etxebizitzaren arazoa. Berria - Euskal Herria 2004-06-16
Uum... zaude ixtanpat... Duela aspaldi ez duzula adolezente bat gurutzatu, ezta? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 22. orr.
Duela aspaldi errana izan zen Caesar erromano jeneralarekin zerbait ahaidetasun bazukeela, haren tropak gaineko bidetik, via romana deitutik pasatu zirelakoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.
"Pulchra leonina" deitu zuten duela aspaldi katedrala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.
Orain, badirudi duela aspaldi izan zela, bizitza oso bat igaro dela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
Lehen, duela aspaldi, Kolopeus errege han zen bizi, ezkonduak ziren gizonak ere, bertze erreinuetan bezala, han bizi zirela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 68. orr.
Paristar batek duela aspaldi erran zuenaz oroituz: "Comment peut-on être Persan?". Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 11. orr.
- Bai, duela aspaldi Parisen eta Godoten ondotik kasik jarraian Partida azkena. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 228. orr.
Apeza dugu, egona Eskual herritik kanpo, orain aspaldi huntan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 215. orr.
-Orain aspaldi hilko zunan noski. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 108. orr.
Nik dakidala, hogeita hamabost urte izan ditu berrogei urtetara iritsi zenetik, eta orain aspaldi gertatu zen hori. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 152. orr.
aspaldi agortu (8); aspaldi ahaztu (7); aspaldi amaitu (11); aspaldi ari (7); aspaldi aspalditik (10); aspaldi batean (30); aspaldi behar (10); aspaldi da (12); aspaldi desagertu (9); aspaldi egin (25); aspaldi entzun (8); aspaldi erabaki (11); aspaldi erakutsi (12); aspaldi esan (22); aspaldi esana (10); aspaldi ez (159); aspaldi ez bezala (14); aspaldi ez bezalako (7); aspaldi ez dela (45); aspaldi ez zela (13); aspaldi ezagutu (7); aspaldi galdu (27); aspaldi galdua (8); aspaldi galdutako (12); aspaldi gertatu (10); aspaldi handian (35); aspaldi handitik (16); aspaldi hartan (48); aspaldi hartu (16); aspaldi hartu zuen (7); aspaldi hasi (40); aspaldi hasiak (7); aspaldi hil (18); aspaldi hila (17); aspaldi honetan (165); aspaldi honetan ez (16); aspaldi huntan (33); aspaldi idatzitako (10); aspaldi ikasi (13); aspaldi ikusi (23); aspaldi irakurri (7); aspaldi izan (21); aspaldi jarri (7); aspaldi jo (7); aspaldi joan (10); aspaldi joana (7); aspaldi luzean (13); aspaldi oraino (12); aspaldi samar (15); aspaldi sortu (7); aspaldi utzi (55); aspaldi utzia (12); aspaldi zen (17); aspaldi zuen (14); badu aspaldi (9); baina aspaldi (40); duela aspaldi (27); ez aspaldi (28); ez du aspaldi (11); ez hain aspaldi (74); hain aspaldi (99); hain aspaldi oraino (12); hoin aspaldi (7); hori aspaldi (16); horiek aspaldi (7); hura aspaldi (9); nik aspaldi (16); oraindik aspaldi (16); oraindik aspaldi ez (16); oso aspaldi (24)
ari da aspaldian (7); aspaldian aipu (15); aspaldian ari (19); aspaldian bada (7); aspaldian egin (15); aspaldian eta aspaldian (16); aspaldian ez (152); aspaldian ez bezala (24); aspaldian ez bezalako (7); aspaldian ez du (8); aspaldian ez dugu (9); aspaldian ez dut (14); aspaldian ez zen (9); aspaldian ez zuen (9); aspaldian ezagutzen (10); aspaldian galdetzen (9); aspaldian ikusi (25); aspaldian ikusten (7); aspaldian izan (12); hain aspaldian (12); joan den aspaldian (13); oso aspaldian (11)