Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aspa iz X itxuran guruzaten diren bi lerrok osatzen duten irudia.
Maelek ez zuen atea berriro margotu, eta honek lehengo itxura bera erakusten zuen, alegia, gorriaren gainean aspa orlegia. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.
Hesi-lana nekez betetzen duen adreiluzko horma erdi erorian, pintada zahar bat ageri da nire koaderno handiko pegatinaren berdina: xiringa bat aspa gorri batez ezabaturik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 167. orr.
· Baina, lainoak hartuta daudeneko, ez dakite hain azkar dabiltzan aspa txarrok jo gabe pasatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.