Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asoziazio 1 iz zenbait gizabanako batzea helburu jakin baterako.

Erregelen arabera osatutako birprodukzioaren oinarri subjektibo eta enpirikoari errepresentazioen asoziazioa deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Hiru edo lau lagun kalean elkarrekin ibiltzea asoziazio ilegala bihurtu zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

"Ezinezkoa da bi asoziazioen artean prezio akordio batera iristea; legez kanpo dago", esan du Unespako prentsa buruak, eta hori aseguru konpainien eta garabi enpresen artean negoziatu beharrekoa dela argitu dio ABEACi.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

2 bi ideia edo kontzepturen artean mentalki egiten den lotura.

Asoziazio bat egin nuen bat-batean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Errima errebesaren kontura, antz fonikoak ideien asoziazioa ekartzen du berekin, eta egilea inoizka argumentu logikoak -sinpleak batzuetan, korapilatsuak beste batzuetan- eraiki beharrean dago, igorri nahi digun mezua ulertuko badugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 48. orr.

Konexio-gurutzatzeen ugaritasun hori garrantzitsua da oroimenari, asoziazioari eta pentsamendu abstraktuari dagokienez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Asoziazioaren kausa subjektiboetan funtsatzen den eta berezko kidetasun baten ikuskeratzat jotzen den uste osoaren itxurak ezin du orekatu halako urrats ausartei buruz arrazoiz azaldu behar den zalantza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

Goragoko mailetan gertatzen da integrazioa, eta hala elkartzen dira koloreak eta oroimena, espero dena, asoziazioak eta desirak, oihartzunezko eta esanahizko mundu bat sortzeko gutariko bakoitzarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Gauza ezagunen koloreez galdetuz gero, ez zuen arazorik koloreen arteko asoziazioak ongi egin edo haien izenak emateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Espontaneitatea falta zuen, eta, elkarrizketetan bera hasten ez bazen ere, arin eta egoki erantzuten zuen nik hitz egindakoan, nahiz eta ustekabeko hitzek arreta hartzen zioten batzuetan, eta asoziazio tangentzialei eta kantu eta bertso zatiei bide ematen zien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Ikasitakoa eta bereziki asoziazio mekanismoen bidez gordetakoa gogoratzeko ahalmena.  Berria - Gaiak   2004-05-05

3 asoziazio neurri (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Beraz, oro har, asoziazio neurriak aldagai nomimalak aztertzeko soilik erabiliko dira. ETC-entziklopedia   Asoziazio (estatistika) Wikipedia

Estatistikan, phi koefizientea 2x2 kontingentzia taula kontingentzia tauletarako erabiltzen den asoziazio neurria da. ETC-entziklopedia   Phi (estatistika) Wikipedia

4 asoziazio ordinal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Estatistikan, Goodman eta Kruskalen gamma, asoziazio ordinal eta heinen korrelazioko neurria. ETC-entziklopedia   Gamma (argipena) Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus