Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asoziatu, asozia(tu), asoziatzen (ETCn 594 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian elkartu, lotu, erlazionatu eta kidetu agertzen dira) da/du ad asoziazioa egin, lotu.

Erlatibismoaren kritika eta absolutuaren galdea Renanen filosofiaz jantzi edo bermatu, edo soil asoziatu, nahi izatea, edozein txunditzekoa da, haren ideia pittin bat edukiz gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

1868ko "iraultzaren" ondoren (Isabel II.aren destronazioa, Alfontso XII), adierazpen askatasunarekin, positibismoa liberalismoari asoziatua agertu da, idealismoa eta espiritualismoa erregimen zaharraren aliatutzat jotzen ziren bitartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Planak ez du eskumen gehiago nahi, estatu asoziatua baizik, Konstituzioak aitortzen ez dion subiranotasuna onartzea, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Heinek, Loreleiren kanta famatuaz gain, "Der Rabbi von Bacherach" narrazioa dauka hain zuzen, Erdi Aroko juduen gorroto eta pogromen istorio beltzenak hiri ilun horrekin asoziatuz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.

Biak beti asoziatzeak ez dakar biak ekibokoz jostea baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 272. orr.

"Iraultza", gure eta gure ondorengo belaunaldiarentzat, borroka proletario eta sozialistarekin asoziatzen dugun kontzeptua da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Hautemapenak asoziatzeko ahalmena berehala bagenu, orduan erabat indeterminatua eta beharbadakoa izaten iraungo luke ea hautemapenak gainera asoziagarriak ote diren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus