Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrundu zen motorraren asotsa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 144. orr.
Noizetik noizerat gelditzen dira, hango edo hemengo asots, zarata edo surmurraren etorkia egiaztatzearren. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Inoiz ez bezalako mugimendu, asots eta joan-etorriak ikusi zituzten urte haietan Iruñeko karrikek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.
Horrela egin nuen kilometroa, zalaparta eta asots haren tartean, nahiz antolatzaileak saiatzen ziren musikarekin orro eta arrantzak isilarazten, hori ere esan behar baita. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 113. orr.
Gorrotagarriak zaizkio asots eta zalaparta haiek zeinahi presori. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 98. orr.
Jackie erakutsi zuen lagunak ikusteko gisa, eta nehork salbu koilareak kikeren hegiak kuskatzean zegien asotsak hautsi ez zuen isiltasun unearen ondotik segitu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.
Ximurrak eztula egin zuen asots handiz eta eskuaz uxatu harengana ez baizik leiho irekira zihoan kea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
Martizen xorroxtarriaren asots kolpekatua zurean zizelkatu opotsean hezetzeko sartzen oihartzen zen, floka-floka, dailu zein labanaren ezpain eskainietan xirrixarra, ezti eta eraginkor suertatzearren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.
Haizeak ekartzen dit, tarteka, asots xume bakan bat, urrutitik heldu dena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.
Asots ozen batek gaztigatu zigun xigorgailuak burutua zuela bere lana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.
Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.
Asots apal nahastezinak adierazi zidan idatzitakoa inprimatzen ari zela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
Egunkarietako errotatiba zaharrak galerada inprimatu berria bertzeekin pilatzerakoan gisako asotsa ateratzen zuen, zapla!, ukaldi bakoitzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.
Bildotsak auhenez ari ziren, zein besteak baino gorago, ozenago, ankerrago, jendeen solasen harramantzak, irri algarak eta autoen asotsak estaliz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Gelditzen zirelarikan sorgortuak bezala uzten gintuzten, munduari norbaitek asotsak oro kenduak zizkiola ematen zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.
Zorien ziztuak, hegadak arboletan, euri tantak erortzen hosto mugituetarik, auto asotsik ia ez. Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz. Berria - Kultura 2004-08-25
asotsik ez (3)