Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asonantzia iz errimaz mintzatuz, bokalak bat datozenak azken azentodunetik aurrera.

Testu poetikoak oso dokumentu baliotsuak dira ahoskera ezagutu ahal izateko: monumentu hauek hainbat punturi buruzko argitasunak ematen dizkigute, bertsotan jartzeko sistema, silaben kopuruan edo kantitatean edota hotsen adostasunean (aliterazioan, asonantzian, erriman) oinarritua dagoen eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Antzez baliatu haiz errimaz, aliterazioaz, asonantziaz, jakinduria ederreko erretorikaren artifizioez, neurrien aldikatze zuhurraz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Literatur molde eta forma-ezaugarri aski ezberdinetako testuak dira: lege-testuen ondoan, testamentuak, otoitzak, gutunak eta aholku espiritualak ditugu; batzuk prosazkoak dira, errimaz eta asonantziez eraturiko pasarteak tartean dituztela; beste batzuk, berriz, poetikoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus