Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmo (ETCn 173.308 agerraldi) 1 iz zerbait egiteko burutapena.

Ez al gara ergel hutsak, joateko asmo hau dela eta?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 154. orr.

Orduan erretorak zuzenean fraileei eman zien bere asmoaren berri haiek Arbelbide bilduko zutelako esperantzarekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.

Arren, jauna, erregutzen dizut ez uzteko gizon honi bere asmoa betetzen, niretzat izugarria da-eta.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 42. orr.

Behin baino gehiagotan hartuko zituen seguru asko Jose Ramonek paper haiek esku artean; edozein gauza egiteko gai garela uste dugun beroaldi horietako batean, beharbada, nahiz eta gero asmoak aurrera ateratzeko une egokia ez dugun egundo topatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 11. orr.

Bigarrenean eho ez, baina bere asmoa lortu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Metelok, itzulia baitzen, emaztearen asmoa igarri, eta burla egin zion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.

Baina hemen kontzeptuaren historiara mugatuko gara, eta apunte batzuetara bakarrik, esaustibotasun uzirik gabe, oroz gain alor nagusi batzuk seinalatzea beste asmo barik, gazteren batek artoski ikertu nahi baleza, nondik hasi baduela erakusteko adina.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

Baina ez nuen asmorik promesa kunplitzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 21. orr.

Eta, gainera, badirudi horretarako batere asmorik ez daukala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Soinua jotzen ikastea izan zen asmo hori lortzeko biderik errazena eta atseginena.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Baina asmoa baldin bazuten nire aurrean elkarri gauza sekreturen bat kontatzeko, ez zuen inporta zer hizkuntzaz, hobe zutela mesedez nik alde egin arte itxaron.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.

Erretorikako eskuliburuek hitz jolasak-eta bildu bai baina ez diete, ordea, tratamendu berezirik egiten, oso bestelakoa den asmo baten mende baitaude.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 19. orr.

Jakin zuenean Rebekak Esau seme nagusiaren asmoen berri, seme gaztea beregana deitu eta esan zion:  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Ez da nire asmoa aztertzea ea poesia berez jarduera ona den, / erantzunik gabeko galdera, / negozio ona bilaka ote daitekeen baizik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.

Baina, erronka handi samarra zen asmo hori gauzatzea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Gehiago ere baginen asmo horretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 141. orr.

Kezka zekarten, ez zuten baiezkorik gabe ateratzeko asmorik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Egun batean hizpide izan zuen Tomas danbolindariak, herriko gazteek ekainaren hastapenetik San Joanak pasatu arte egin asmo zuten txondorra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.

Udalaren joera beti aurkakoa izanik, dirurik gabe kultur ekitaldiak antolatzeak badu meriturik; sinestu egin behar duzu zeuk, eta sinetsarazi besteei, zure asmoetan parte hartu behar dutenei.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Azkenean, haatik, luze samar eztabaidatu ondoren, ez zuen halako zentzugabekeriatzat ere jotzen nire asmoa, hots, organismo gorenen eta bereziki saguaren baitako erregulazio-sistemak ikertzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Ni harritu samar nengoen, eta ez nuen asmatzen zer asmo ote zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

Asmo horixe nuen oraingoz, baina ez nekien hurrengo egunean zer egin, eskolara joan ala ez, eta, batik bat, Adelak arratsaldeetan ematen zigun eskolara joan ala ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Hala agertu zion Albertori, baina beste asmo bat ere bazerabilen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Galderri bestelako asmoak bururatu zitzaizkion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Guztia jaso eta etxera abiatzera zihoazela, Ateneak beste asmo bat erakutsi zuen: Ulises esnarazi zuen, Nausikaa ikus zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Ongi baino hobeto hartu zuten Frantzian, baina ia ezezaguna izan zen beraren sorterrian; horregatik idatzi zuen Leviatan- a, bere asmoari uko egin beharrean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 10. orr.

Hark baietz, asmo bera zuela aspaldian gogoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan duenari azkura hori txertatu beste asmorik gabe.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

-Ze asmo dun?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 114. orr.

Gure asmoa izan da, dena dela, hausnarketa zabal bat egitea unibertsitateak gizartean duen zereginaz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Harago, beste bi gerlari azaldu ziren sasien artetik, asmo eta kolore berdinak erakutsiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Baina garapen honek lan honen asmoetatik harantzago eramango gintuzketen arazoak sortzen dizkigu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Asmoa han metrailadore bat ezartzea omen zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 86. orr.

Ordurako beste asmo batzuk bainituen buruan bueltaka.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.

Zu behin ikusi, zurekin behin topo egin, hori beste asmorik ez neukan, berriz ere nire begiradaz zure aurpegia bildu ahal izan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Frantziako erresistentziaren sareetan satorrak sartu eta erreboltarien asmoak zapuztea?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Aitzitik, ontziburuaren asmoa nire egin-moldeak aztertzea zelakoan nago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

Zoritxarrez, hirugarren haren presentziak ez zituen itxuraz Omochi jaunaren asmoak aldaraziko.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

"Hau aterako al da liburuan?", galdetzen dit bat-batean batek, nire asmoa irakurri izan balu bezala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 17. orr.

Adibide horiek sinkronian erakusten digute, hots asmoak hots fisiko bihurtze horretan bertan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Hau ere neskame lanean ari zela uste zuen Mariek, baina ez, Parisa asmo horrekin etorri bazen ere laster prostituta zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.

Bazirudien jadanik bertan zuela heriotza, jende batzuek berarentzat asmatua eta haien asmoetan, haien buruan baizik ez zena, eta bertan iraungo zuen, eta ez zuen alde egingo jende haiek harrapatu, bonbak kendu eta espetxe gotor batean sartu arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

Poztu egiten zela nire asmoarekin, eta bidaliak zizkidala, lagunduko zidatelakoan, paperak eta argazkiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Badirudi ez duzula asmorik merezi ez duten txikikerietan nekatzeko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 25. orr.

Gure asmoa, hain zuzen, geure begiz ikustea zen, geure eskuz eragin eta burutzea, eskolako kimika-liburuak halako egoki eta aise deskribatzen zituen fenomeno haietariko bat bederen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

"Atseginaren bila jarduteko iratzartzen nintzen egunero: asmo hau buruan, beste guztia ahazten zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Batzuek interes antropologiko, politiko, kultur-kritikoekin bidaiatu dute, beste asko ikusmin turistiko edo asmo literario hutsekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.

Garaiz ohartu zen asmo absurdoa zela.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

Denak balakatzen zituen, baina asmo oneko ironia tonu batez beti, diren guztiak dastatu dituen hedonistaren jarrera aspertua hartuta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Baina honek Lukrezioren ardatz asmo askatzaileari arazo bat planteatzen dio berehala: nola beldurra baztertu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Harroa haiz, bazakiat, eta asmo bihurriak dituk: borroka ikustera etorria haiz hi!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Oroitzapenek zama handiagoa dute dagoeneko nire bihotzean, asmo berriek baino.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

Berriemaile objektibo batek esango zuen heldu berrien buruan ez zebilela inongo asmo mehatxagarririk.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Irudia: Asmo handiko izenburua, bere laburtasunean ere, zeren esango bailitzateke giza jardueraren eremu zabal bat jarri nahi diola gaitzat liburu honi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Azkenik, asmo estetikoari (edo literario-artistikoari) dagokionez ere, gorabehera handiak daude euskal herri-literaturaren sailean sartzen diren genero eta agerkarien artean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Irudipenak, agian; baina zer nahi duzu? Beti izan dut nik halako osasun moral bat izateko asmo madarikatu hori!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 53. orr.

-Ez neukan asmo txarrik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 67. orr.

Zazpiak Bat haren -Iparraldean gaur egun entrismo berdinaz agertzen den Seiak Bat hau bezala!- asmo nagusia, lege orokorraren aurka zebilen, argiki.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 84. orr.

Halabehar hutsez gertatu ote zen dena, inork hartarako asmo berezirik izan gabe?     «Kuskue tanden», 2004 - 9. orr.

Agian horregatik, esan ohi da asmo onez idatziriko liburu bakoitzak bere irakurleak bilatu nahi dituela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 5. orr.

Orduan begiak ixten ditu, begiak ixteko diruak ematen dizkion aukera guztiak profitatuz, eta isiltasuna agintzen du bere etxean, bere lagunartean, agindu gabe ere isiltasun hori hausteko asmo handirik ez daukaten bere dirukideen artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 63. orr.

Hemen Kawabata hasierako asmo berritzaileen eta tradizioaren balioespen positibo berri baten artean dabil.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.

Nik asmo sendoa nuen uda pasatu eta atzera berriz Bartzelonara itzultzekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.

Adak, mantso eta hitzak markatuz, asmo iraingarria ere garbi uzteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

-Ez al didazu ba esango inoiz ez zuela...? -Ceciliak asmo txarrez egin zuen irribarre.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 31. orr.

Harekiko ene gibel asmo goibelak ehortziz, irriz urratu nintzen, azkenean lasaitua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Polly, jakina, ibiltzen zen limurkerietan mutilekin, baina Mooney andreak, epaile maltzurra izanik, bazekien mutilak denbora-pasa bakarrik ari zirela, haietako inork ez zuela asmo seriorik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.

Baina aurrera jarraitzeko asmo irmoa duzunez, ez dizut oztoporik jarriko".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Hura, Noaingo hiltegitik alde egin ondoan, gerlan segitzeko asmo tinkoan zebilen errege Henrikeren agindupean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Beraz, merkataritza-asmo handiak ez dira monarkientzat eginak, baizik eta zenbait lagunen bidezko gobernu-erarentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Asmo ideologiko garbia duen hoztasuna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 45. orr.

Asmo zaharra, bestalde.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 86. orr.

Irrigarria ez balitz, orijinala ere bazela esango nuke Baionako Katedrala ipurdiz gora botatzeko nire asmo aldaezina.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 145. orr.

Eta nik ere duintasunez jarraitu nuen emakume zapalduen asmo ezkutuenak asetzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 44. orr.

Hori dela-eta, Goia baserrira bihurtzeko asmoa (asmo zindoa, ez pentsa), dexente atzeratu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 139. orr.

Dialektika hitzak, aspaldian entzun gabeko hitz horrek, antzinako historia linterna batekin errebisatuz, gaztetan irakurritako hainbat liburu eta eskola sozialetan eztabaidaturiko hainbat asmo utopiko ekarri dizkit gogora:  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 30. orr.

Badu asmo galgarri hori bideratzeko dirua ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

Alderantziz, beti esaten dute unibertsitatea oso garrantzitsua dela eta hura babesteko eta laguntzeko asmo zintzoa dutela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Orduan, bihotza arin eta lasai, sufre uretan bainatu ostean bezala, erabat berri eta erabat bestelakoturik, itzulbidea hartu zuen Jusuf Khanek, emakume nafarra ahazteko asmo sendoz, jakinik bizitzaren azken txangoari ekitera zihoala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 180. orr.

Asmorik santuenaz beterik egonda ere, begira nola erabiltzen nauten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez diat halakorik egiteko asmo-izpirik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Klasikoak, S.A. lukro-asmorik gabeko elkarteak argitaratu du obra hau, elkartearen sustatzaile eta partaideak honako erakunde hauek izanik:     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 1. orr.

Herriak oro etorri eta zure aurrean ahozpeztuko dira, zure salbamen-asmoak denen aurrean agertu baitira.  Elizen arteko biblia   Ap 15,4

Bide asko zituen, Elizaren tradizio eta jakinduriak mendeetan zehar antolatuak, perfekzio-asmoak hezur-mamitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Giza irizpide hutsez gidaturiko gizon hark, beretarrengana itzuliz, ondasunak berreskuratu zituen eta, pobreei eman nahi ez zizkienez, laster asko utzi zuen bertan behera bere bertute-asmoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Eta lortzen badut, Pavel Ivanovitx, nire ahaleginen saria eskatuko dizut: bertan behera utziko dituzu eroste-asmo guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Goizeko ordu biak jotzekotan zeuden Irkutskeko katedraleko kanpandorrean, eta inolako zantzuak ez zuen susmarazi setiatzaileen borroka-asmoak zein ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Garbi dago helburu jakinen baterako sortu izan direla gizarte guztietan irudi gehienak (propagandarako, informaziorako, erlijio-asmoetarako, ideologiazko asmoetarako oro har), eta horretaz ere hitz egingo dugu geroxeago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Barruko kontenplazio honetan irautea, une bat besterik ez bada ere, hobe da kanpoko egintza eta bizitza-asmo guztiak baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.

Hortaz, ez nengoen opor-asmoetan, kontuan hartu gabe, gurean, Kristina genuela beti udaren antolatzaile.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Ospe-asmoz beteta, Atenas, bere eragina handitu ordez bekaizkeria handiagotzen zuelarik, bere itsas nagusigoa zabaltzeaz bertatik gozatzeaz baino arduratuago zelarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

5 asmo gaizto

Gizajo ergel hark ez zuen igartzen zer asmo gaiztoa zerabilten haiek guztiek beren txantxetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

- Ba ote da arrazoirik gizaseme bat garbitzeko? -itaundu zuen Emmak asmo gaiztorik gabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 48. orr.

Jauna, auzi-entzuleon aurrean asmo gaiztoaren ukapen honek nazala hain errugabetu zure gogo-bihotz guztiz zabalean, nola baininduke, etxe gainera bota gezia, eta anaia zauritu banu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

Ostruka, iz, Hegazti handi bat, (bere bekatuengatik dudarik gabe) naturak ukatu diona atzeko hatz lodia, non hainbat naturalista bihotz onekok ikusi duten asmo gaizto baten froga nabarmena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 218. orr.

Zerbait gogoratu zitzaidan, halako ziri tiki bat, aski xaloa eta asmo gaiztorik gabea, etxeko "neskato" edo zerbitzari berriaren xarmantaz, baina gisako ateraldi bati ez zitzaion begitarterik eginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

"Israelek ezin du inondik inora onartu gure aurkako asmo gaiztoak dituen inork suntsipen handiko armen gaineko kontrola edukitzea», ohartarazi zuen Olmertek.  Berria - Mundua   2006-01-18

Alberto Friasek nahasi egiten du hori guztia bere artikuluan, asmo gaiztoko edozein ezjakinek eta arduragabek egingo lukeen bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Nikanor asmo gaizto horrekin zetorkiola ohartzean, Judasek, haserreturik, ez zuen gehiago ikusi nahi izan hura.  Elizen arteko biblia   1 M 7,30

Bada, gutun horiek demostrazioen berri jakiteko asmo gaiztoz irakurriko lituzketenei, noski.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 208. orr.

Barkatu, ez dut asmo gaiztoz esan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Baina printzipio zintzo horren atzean, estetikarekin zerikusi gutxi duen alde ezkutu bat omen zegoen, Txikierdi ikusi ere ezin zuen jendeak asmo gaiztoz esaten zuenaren arabera: narrazio-liburu pare bat argitaratu zuen, antza, komuna hartan bizi izan zen garaian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Baina orain hilik zen senarra, eta Harryk bazuen asmo gaiztoren bat, eta Valerie sumindua hura suntsitzera abiatu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Txitxikovek, amorruaren amorruz, lurrera jaurti zuen sablea, aldean eramaten baitzuen beti bidaietan, behar adinako beldurra eta begirunea sorrarazteko asmo gaiztoko jendearengan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.

Egina du, gaur goizean, inguruotan asmo gaiztoren bat baduela pentsatzeko bidea eman zezakeen horietako txango bat, hala nola zuri bururatu baitzitzaizun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

"Seme, asmo gaiztoak ikusten ditut zure begietan", esan zidan amak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 114. orr.

6 asmo handiko

Madrazok argi utzi nahi izan zuen, Jaurlaritzak aurten iazko aurrekontuak luzatuta jardun beharko badu ere, ez dela "arazorik izango horren asmo handiko egitasmoa garatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Presidenteari izendapena eskertu eta etapa berriari gogotsu ekingo diola adierazi zuen Ricek: "Asmo handiko agenda ezarriko dut».  Berria - Mundua   2004-11-17

- Nik ez dut esan asmo handiko gizona ez naizenik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

Asmo handiko izenburua, bere laburtasunean ere, zeren esango bailitzateke giza jardueraren eremu zabal bat jarri nahi diola gaitzat liburu honi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Taldeko arduradunek, hala ere, asmo handiko helburua jarri diote euren buruei: hiru urte baino lehen lortu nahi dute txapela.  Berria - Kirola   2006-01-19

Asmo handiko zabalkundea jarriko dugu martxan.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

7 asmo izan

Bidaia asmo zenean, auskalo zenbat museo eta filme ikusi behar omen zenituen, antzerkia ere bai, alemana ongi ikasteko ezin hobea izango omen zen gauza ezagunak alemanez ikustea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 39. orr.

8 asmoa hartu

Gero, hiriko ateak itxiak zeudela ikusita, alde egin zuen handik, baina berriro etorri, jendea erabat suntsitzeko asmoa harturik.  Elizen arteko biblia   2 M 12,7

Gure aitaren aita hil zen aurrena, aita jaio baino lehen, arestian esan dudan bezala; eta gure amaren aita nik urtebete nuenean hil zen, artean nire gurasoek Cecilia sortzeko asmoa hartu gabe zutela.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Zumaia inguruko lur labainek itsasoa bisitatzera joateko asmoa hartu zuten batean -hainbatetik beste batean esan beharko- errepidea eraman zuen beraiekin, eta Zumaia eta Getaria arteko bidea moztuta geratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 25. orr.

Asmoa hartu nuen zeruko Hitz honetaz hemen hirugarrenik mintzatzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Zirenak zirela, hurrengo baterako asmoa hartu genuen, ez hitzordu finkatu eta zehaztua, baina bai halakoetan ohi den "egongo gara" lauso hori baino mami gehiagokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Bazirudien Stanislaus Dembak asmoa hartua zeukala jakintsuei lanean ez uzteko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 26. orr.

Ez zait erraza gertatu zuri deitzeko asmoa hartzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 141. orr.

Analistaren kontu hori ikertzeko asmoa hartu nuen, baina inork ez zekien deus hartaz: nire galderek ganora edo arretarik gabeko erantzunak eragiten zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Eta orduan ere Oscar Wilderen ipuina antzezteko asmoa hartu zuten, horixe esan zidan behintzat Leirek.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.

Anarekiko harremanak eteteko asmoa hartuta zeukanean -argudio bila ibili eta ez zuen aurkitu "ez dut loturarik nahi" baino funts handiagokorik bat ere-, dena pikutara.     «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Ondoren, beharbada oharra moldatzeko erraztasunak animatu ninduelako, bat-bateko etorriaz profitatuz -eta idazmahaiaren aurrean boligrafoa eskuan nengoelako ere bai-, gauza da Victoriarentzat ere lerro batzuk idazteko asmoa hartu nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 147. orr.

9 gibel asmo (orobat gibelasmo) azpikeria.

Autobusak Iruñen utzi nau eta han, gibelasmoak bultzaturik, huts egina nuen Magdalena zubira noa, Galbarioa ikusiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Gibelasmorik gabeko aipua zen erabat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Zuzenean ez bada, zirtoka; gibel-asmoz, ironia baliatuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.

Lehen erreakzioan, gibel-asmoz ari ote zitzaidan pentsatu nuen, baina ez, aitak zintzo ziharduen, irri abegikor bat ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 245. orr.

Irri zuri batez eman zion azkenburu esaldiaren nabarrari, gibelasmoaz inolako dudarik geldi ez zekidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Eta gaitz-erranka aritu zituan, aitaren asmoak gibelasmoak ez ote ziren...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

10 goi asmo (orobat goiasmo) ik goiasmotsu.

Eta, Jeanne sutzarrean erre zutenean, Gillesen itxaropen eta goi-asmo guztiak bertan behera joan ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Famarik gabea ez ezik baita goi asmoetatik urrun ibilitakoa ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Horra bi esalditan nire goi-asmoak porroskaturik, nire balizko harrotasunak lurrarekin berdindurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 31. orr.

Borreroarentzat, sinestun den aldetik, Jesukristo gurutziltzatzea litzateke goi-asmorik ederrena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

Aspaldiko goiasmoa, giputxena, kastillano garbi izan nahiarena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 149. orr.

11 irabazi asmo

Kapitalismo hitzak, Wallersteinen iritziz 1993, 292-293 or., ez du adierazten, ez ekoizpen-indarren garapen-maila jakinik, ez soldata-erlazioaren nagusitasunik, ez irabazi asmoko enpresak izaterik, ezta elementu horiek guztiak aldi berean gertatzerik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

213 urteren buruan, irabazi asmorik gabeko elkarte izateari utzi eta elkarte anonimo bihurtu da Wall Streeteko burtsa.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

Aurten Europako Mendi Txapelketa osoa korrituko du, FIAk ezarri duen Emakumezkoen Kopa irabazi asmoz.  Berria - Kirola   2006-01-12

12 irabazi asmorik gabeko erakunde

Izan ere, giza hazia ez baita irabazi asmorik gabeko erakunde baten esku jartzen, baizik eta jaso duen klinikaren esku geratzen da.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Hemen, berriz, irabazi-asmorik gabeko erakunde batean dabil boluntario, eta horrek eta soldatapeko beharrak uzten dioten denboran, euskaltegian dabil euskara ikasten.  Berria - Harian   2006-01-12

Legez irabazi asmorik gabeko erakundea garenez, ezin dugu ezein hautagairen alde bozkatzeko eskatu.  Berria - Mundua   2004-10-21

13 isil-asmo (corpusean isilasmo soilik)

Berariaz, isilasmoz eta azpikeriaz egin du leku bat, bortxaz, Altzabeheititik 848 kilometrora dagoen espetxe honetako bigarren galeriako presoen mahaian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

14 merkataritza-asmo

Merkataritza-asmo handiak ez dira monarkientzat eginak, baizik eta zenbait lagunen bidezko gobernu-erarentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

15 ontzeko asmo

Aimar Irigoienek 218 kilokoa leporatu zuen iazko urriaren 9an, eta marka hori ontzeko asmo osoa du Perurenak.  Berria - Kirola   2006-01-20

Marka ontzeko asmoa du21 urte bete aurretik.  Berria - Kirola   2004-10-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 15 aldiz agertzen direnak)

asmo bakarra (36); asmo bat (29); asmo batzuk (22);asmo guztiak (32); asmo handiko (44); asmo handirik (15); asmo hori (111); asmo horiek (45); asmo horrekin (44); asmo horren (16); asmo hura (21); asmo nagusia (18); asmo ona (16); asmo onak (21); asmo oneko (36); asmo onez (25); asmo sendoa (36); asmo txarrez (37); asmo txarrik (28); asmo zuen (15); beste asmo batzuk (17); egin asmo (54); egiteko asmo (23); gure asmo (24); haren asmo (16); nire asmo (24); zein asmo (26); zer asmo (67)

aldatzeko asmoa (25); antolatzeko asmoa (27); argitaratzeko asmoa (15); aritzeko asmoa (17); asmoa adierazi (22); asmoa agertu (247); asmoa azaldu (121); asmoa berretsi (30); asmoa bertan behera (18); asmoa da (95); asmoa dago (26); asmoa dagoela (16); asmoa dauka (50); asmoa daukala (19); asmoa daukat (16); asmoa daukate (21); asmoa du (359); asmoa duela iragarri (21); asmoa dugu (55); asmoa dut (41); asmoa dute (202); asmoa dutela (102); asmoa duten (26); asmoa duzu (29); asmoa erakutsi (30); asmoa ez da (49); asmoa ez dela (17); asmoa ez zen (18); asmoa hartu (24); asmoa iragarri (54); asmoa izan (59); asmoa izatea (16); asmoa nuen (37); asmoa omen (15); asmoa zen (24); asmoa zeukan (15); asmoa zuela (96); asmoa zuen (135); asmoa zutela (53); asmoa zuten (88); ateratzeko asmoa (20); aurkezteko asmoa (66); bat egiteko asmoa (50); benetako asmoa (19); bere asmoa (118); betetzeko asmoa (21); biltzeko asmoa (44); bultzatzeko asmoa (17); egiteko asmoa (457); egiteko asmoa agertu (25); egiteko asmoa azaldu (21); emateko asmoa (46); eraikitzeko asmoa (31); eramateko asmoa (38); eskaintzeko asmoa (17); euren asmoa (37); eusteko asmoa (33); ezartzeko asmoa (18); gobernuaren asmoa (18); gure asmoa (144); haien asmoa (15); haren asmoa (26); hartzeko asmoa (60); hasierako asmoa (36); hasteko asmoa (27); hiltzeko asmoa (46); idazteko asmoa (20); itzultzeko asmoa (28); ixteko asmoa (19); izateko asmoa (32); jarraitzeko asmoa (166); jarraitzeko asmoa agertu (16); jartzeko asmoa (60); joateko asmoa (90); jokatzeko asmoa (20); jotzeko asmoa (37); kaleratzeko asmoa (17); kentzeko asmoa (21); lan egiteko asmoa (15); lanean jarraitzeko asmoa (22); lortzeko asmoa (17); nire asmoa (141); osatzeko asmoa (22); parte hartzeko asmoa (24); saltzeko asmoa (22); sartzeko asmoa (32); segitzeko asmoa (35); sortzeko asmoa (39); uzteko asmoa (72); zabaltzeko asmoa (28); zer egiteko asmoa (21); zuen asmoa (27); zure asmoa (15)

egiteko asmoarekin (44)

asmoaren berri (28)

asmoen arabera (20); asmoen berri (88); asmoen berri eman (19); bere asmoen berri (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus