Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa ez duk existitzen, ergelen asmazio bat duk. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.
Hemendik aurrera hire asmazio horrekin entretenituko duk mundua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.
Artean ere ez nuen ulertzen nola gerta zitekeen hura bezalako gizon bat, suisarra eta oinak lurrean zituena izaki berez, bisionario fanatiko hark bere asmazio eta gogobideetara ekarri izana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
Jainkoaren existentzia, nire lagun laztana, asmazioa al da? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 99. orr.
Dokumentuak salbatzea, edo haurra salbatzea, edo gaixoa sendatzea, arerioa hiltzea, asmazioa, horrek baizik ez dio axola!. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.
Sexu-kitzikadura areagotzeko ipurdiak zigorrez zapintzea ez da Donatienen asmazioa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Nork daki gu ere ez ote garen asmazioren baten biktima? Nork ziurtatzen du gaur ehortzi eta omenduko dugun Romain Gary hori pertsonaia apokriforen bat ez dela? Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 176. orr.
Urte batzuk lehenago ni neu debozioz laztantzen ninduenean ere, artelan baten azala ukitzen den gisan ukitzen ninduela, zerbaiten ordezkapen edo bere asmazioetako izaki bat nintzelakoan beharbada, inoiz neu nintzena atzematera iritsi gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.
Zure arerioa hiltzeagatik, zure semea salbatzeagatik, zure gaixoa sendatzeagatik, zure asmazioagatik, asmatzailea bazara, trukatzen duzu zeure burua! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.
Ahulezia honek galaraziko dio asmaziozko fabulazioa -zeinean denok, nork gehiago nork gutxiago, hartzen baitugu parte-, sinesgarriki erabiltzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 217. orr.
Lehendabiziko pasadizoaren arabera, Pragako kopistek deabruaren asmaziotzat jo zuten inprenta eta matxinatu ere egin ziren lehendabiziko inprenta hirira heldu zenean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.
Idazpena jatorriz asmazio majikoa da, magoek egin eta zabaldua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.
Einsteinek Lorentz maisuarengandik ikasi zuela esaten digu gure ulermenak ezin zula dezakeela gauzen izaterik, zer-izanik eta esentziarik; fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak -segitzen du- asmatuak eta fikziozkoak dira (sic, hitzez hitz), giza adimenaren asmazio libreak dira (XX. mende hasieraz geroztik, jakina, ez Newton baten sasoian). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.
Halako malenkoniaz bete zituen Borgesek bere gau luzeak asmazio harrigarriz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.
Mesprezatu egiten ditut asmazio nazkagarri horiek guztiak; eta orain arte ezinagatik edo ezjakintasunagatik adoratzen nuen Jainko hori ere, jada izu-iturri besterik ez da niretzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 104. orr.
Gogortuta duzunean edozein astakeria esaten duzu, eta egiaren prezioan saltzen dizkiguzu zure irudimen sukartsuaren fruituak baino ez diren asmazio lizunak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.
Hark, modu gordin samar batez, zalduneriazko asmazioei bere herrialdeko errealitate probintzianoa kontrajartzen die; Menard-ek, berriz, Lepanto-ren eta Lope-ren mendeko Carmen-en lurraldea hautatzen du "errealitate"tzat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.
Ez daki -nola jakin?- urrearen asmazio ametsezkoa errealitate mendekuzkoa bilakatu diola salatariari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.
Denboraren kezkarik gabe ibiltzea atsegin zitzaion aspaldi ikusi gabeko tokietan, giza asmazioaren neurria erakusten zuten tokietan batez ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.
Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.
asmazio hutsa da (4); beste asmazio (4)