Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmatze iz bururatzea; buruan edo irudimenean sortzea.

Erran nahi baita ezen lehen izen emaite hartan eta izenen asmatze hartan sortu zituela gizonak lehen metaforak, zeren izen haiek ez baitziren paradisuko izenak eta ez baitzeuden, ondorez, izanari lotuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Ikaragarrizko erraztasuna daukagu bizia eta bizitzea proiektuak eta helburuak eginahalean betetzearekin nahasteko, edo, larriagoa dena, proiektuak asmatze hutsarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Sarritan badirudi ezen egun dugun arazorik handiena baliabide berriztaezinak -petrolioa kasu- agortzea dela, eta bada gizakiaren asmatze ahalmenaren aldeko ahotsik ere, aurrerapen teknologikoen bidez baliabide horien agortzea dela-eta ordezkoak aurkitu ahal izan ditzagun.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Eta ezin asmatze hori areagotu egiten da hiltzailea gaztea bada eta hiltzeko motiborik ez zuela iruditzen zaigunean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.

Eszenak asmatze horri deitzen diogu norbait "ezagutzea", norbaitekin "pentsatzea", norbait "gogoko izatea"!  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus