Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmatzaile iz zerbait asmatzen duen pertsona.

Asmatzaile batek bere asmakizunetan irauten du hil ostean, arkitekto batek bere eraikuntzetan, jenderik gehienak ez du monumenturik edo lorpen iraunkorrik uzten alde egin ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 352. orr.

Hori entzunda, odola irakiten jarri zitzaidan, ohartu gabe -ohartzeko premiarik gabe- neu nintzela zapataria soldaduen lapur bihurtu zuena, neu nintzela gezur haren asmatzailea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Halaxe dabil mundua, nik ez dut asmatu eta asmatu izan banu, askoz okerrago ibiliko litzateke, ez bainaiz oso asmatzaile trebea. Hasieratik bereizi izan zirela, Panofskyk idazten duen bezala, "kopiatzaileak" alde batetik, alegia artista mimetikoak, errealitateari xehetasunez xehetasun lotzen zitzaizkionak, eta artista heuristikoak bestetik, hau da, asmatzaileak, naturaren zuzentzaileak; Polikleto hura bezala, zeinek, "giza irudiari egiaz gaindiko grazia eman zion", edertasuna antzaren izenean sakrifikatu gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

Leopoldo Marechal, Aldolfo Bioy Casares eta Manuel Mujika Lainez izan omen ziren asmatzaileak, eta Borges bera ez omen zen izan asmazioa sinetsarazi zigun aktore on bat baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 175. orr.

Urte horretan berean eskoziar batek, John Logie Baird-ek hain zuzen ere, orain garrantzirik ematen ez diogun tresna bat asmatu zuen: zuri-beltzeko telebista, handik hiru urtera asmatzaile berak koloretako bihurtuko zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Theuth izan omen zen, Egipto zaharrean, alfabetoaren asmatzailea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

Neure lana burutzen dut, asmatzaile-edo bihurtzeko handinahirik gabe, baina balio dut neuk ere, ingeniariei iseka egiten dien Ohioko baptista batek adina bai behintzat, nik uste: batek eta bestek zer burutzen duen, horretxi erreparatu behar, ea zer den onuragarriago, eta nik muntaiak zuzentzen ditut, milioiak eta milioiak [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Onartzen dute idazkeraren asmatzaileek berezko hogeita bost sinboloak imitatu zituztela, baina halabehar hutsari zor omen zaio hartarako erabili izana eta liburuek ez omen dute berez deus adierazten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 60. orr.

Esan nahi dut onartzen zuela beste gizon batzuk ere izan direla gizadiaren historian zehar eraginkorragoak eta gizakion ongizaterako onuragarriagoak -Fleming penizilinaren asmatzailea kasu, nire aitak asko miresten zuen bat aipatzeko-, baina Sabino Arana Goiriri debozioa zion, euskaldunontzat erabakigarria zen zerbait atzeman edo, nahiago bada, horrek ez baitio axola, asmatu zuelako; alegia, Euskadi euskaldunon aberria dela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 403. orr.

Gauza jakina da fikziozko pertsonaia batzuk haien asmatzaileak baino luzaroago bizitzera heltzen direla.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 155. orr.

Ziro, pertsiarren erregea, bere gudarosteetako soldadu guztiei zeini bere izenez deitzen baitzekien; Mitriades Eupator, bere Inperioko 22 hizkuntzetan ematen baitzituen auzi-ebazpenak; Simonides, mnemotekniaren asmatzailea; Metrodoro, behin bakarrik entzundakoa errepikatzeko artean trebe baitzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

"Logaritmo naturala" edo logaritmo nepertarra esaten zaion, Napier, logaritmoen asmatzailearen izenetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 409. orr.

Haren asmatzailea, Leo Baekeland doktorea, konturatu zen erretxina nabarmen sendotzen zela xehe-xehe egindako gai izpitsuren bat gehitzen bazitzaion, hala nola zerrautsa, erabat gogortu baino lehen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Noraren aitak, ordea, asmatzaileak zituen gogokoenak: gaixotasun berrietarako belar-biltzaile eta ukendugileak; pikatxoiak eta aitzurrak bazterturik, oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak; janariak ez galtzeko, neguko elurra leize sakonetara nola garraiatu buruan zerabiltenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Asmatzaileak biradera bati eragin zionean, hainbat posiziotan marraztutako emakume biluzi baten irudiz osaturiko paper-xafla bat hasi zen aparatuaren jiran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Irudi haiek guztiak biraketaz zebiltzala adierazi zion neskak Ruche jaun liluratuari, eta, baita ere, asmatzaileak antze handiz konbinatu zituela hainbat forma geometriko: karratuak, zirkuluak, eta oktogonoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Italiako komunismoaren eta demokristauen arteko "konpromiso historikoa" deitu izan zenaren aurre-asmatzailea izan zela, Enrico Berlinguer baino 30 urte lehenago, izan ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

Inoiz edo alkate bati ere sinistarazi ei zion WC siglen atzean, estatubatuarren asmatzaileekiko liluraren estalpean, komun-ontzi modernoak asmatu zituen Walter Coleman delako baten laburdura zegoela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 69. orr.

Gogora bedi nola 1896an Vacher de Lapouge-k, gorentasun nordikoaren iragarleak, bere teoria zabaldu zuen, zeinetan irakasten baitzuen, antzinako grekoak, zibilizazio europarraren asmatzaileak, jatorri ariarreko dolikozefaloak eta ile-horai-lak zirela, iparraldetik Heladera migratuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

· Hara zergatik: nire-nire begiz ikusi ez banu, zeinek sinestarazi behar zidan niri, munduan tximino asmatzaileak badirenik?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

Jakintza (ez "zuhurtzia") etsipen izendatzaile bat da, eta izendatzaile bezain sortzaile eta asmatzailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus