Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
asmatitz iz asmaturiko hitza.
Asmatitza hitz berria sortu dugunean, euskal hitz osoa den neurtitza izan dugu gogoan, baina neurtitz hori OIHENARTek sortu zuen (neurthitz), ilhartitz sortu zuen bezalaxe, atsotitz jatorraren ildotik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 141. orr.
Bi hitzen elkarketak sortzen du asmatitza, izenak berak erakusten duenez: asmatu hitza=asmatitza. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 140. orr.
Hizkiak gehitzeaz edo kentzeaz aparte, hirugarren bide bat ere hartzen dute asmatitzek: hizki bat (edo gehiago) aldatzea. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 145. orr.