Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asmatikoa da eta asmaren aurkako botika eman zion bere amak (ama medikua da). Berria - Kirola 2006-05-09
Asmatikoa izaki, beti pentsatu izan dut noizbait arnasa hartzeko arazoak izan ditugunok, halako komunitate ofizioso bat osatzen dugula, ahulen legio bat bere ahuldadearen eta ingurukoen ahuldadearen kontzientzia duena, eta elkar ulertzeko badugula biriketako estuasunak ematen duen elkartasun eta sentikortasun komun bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.
-Kij, kij, kij! -egin zuen ohiko barre asmatiko hura-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.
Bere burua bota larruzko besaulkira -bezeroentzako zena eta letradunaren mahai ondoan zegoena-, hasperen asmatiko bat egin, eta billete pare bat astindu zion gizonari. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 119. orr.
Irriz hasi zen, irri asmatikoa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 277. orr.
Ez zituen pisu neurketa haiek osasun kontuengatik burutzen, nahiz eta jakin bazekien argalduz gero ez zitzaiola, maiz gertatu bezala, pittin bat asmatikoa zelako, arnasa desneurrian larrituko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Marrok barre egiten zion sisi-basaka, zantzo asmatiko haiekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 225. orr.
-Kij, kij, kij! -egin zuen ohiko barre asmatiko hura-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.
Ramon kazetari asmatikoak horretan moztu zuen elkarrizketa. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 218. orr.
Isiltasuna gelan, zakurraren hatsa ere aditzen zen, asmatiko-arnasa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.
"Horrek ez dio hazten utziko", iragartzen zuten Montmartreko pitonisa asmatikoek, Lepic kaleko maldan harekin topo egitean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Hogei urteko langabezia masiboa, hamabost urtean hazkunde apala, hamar urtean eros ahalmen asmatikoa, 1981etik zazpi txandakatze politiko..., nola aurpegiratuko diegu ozen kritikatzea gurasoek euren buruan baino ez dutela pentsatzen?". Berria - Ekonomia 2006-03-26