Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmarazi (orobat asmaarazi), asmaraz, asmarazten du ad asmatzera behartu.

Sortu zion ahalke gorritasunak haren hitzen zentzua asmarazi zidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 362. orr.

Kristoren beso mehe eta luzeek, gorputz hilaren pisuak itzetatik ateratzekotan balire bezala, Kurutzefikatuaren hauskortasuna gehitzen dute: liburuak erakutsi eta asmarazi edertasunaz satifatu beharko dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Seinaleak beste mintza molde batzu dira; solasari indar emaiten diote asmarazten dutenaren bidez, aldi berean adiera bat baino gehiago eskainiz.  Herria   2003-12-25

Apezari mintzatzen ari zitzaion arren, emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen, asmarazten ziona sekulan berak bazekien zerbait nahitara isilpean uzten baldin bazuen, ezbehar zerbait gertatuko zitzaiola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Basajaun etorri da ikustera, eta lortu duela jabetu denean, zerra izurratzeko zer asmatuko eta, zerraren hortz bat alde batera okertu zion eta bestea beste aldera, erabat estropeatu ziolakoan, baina entrama galanta eman zion eta, indarrez eta abilidadez, trontza asmarazi horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus