Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zaizkit asmakuntzak interesatzen, baizik eta jendeak nola hartzen zituen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.
Argazkiaren asmakuntzaren eta zinemaren asmakuntzaren arteko harremanen gaia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.
Hegazkina eta irratia bezalako mendebaldar asmakuntzak salbazioaren predikazio-lanerako aprobetxatu ahal izango zuela, beste garai batean txinatarrek asmaturiko inprentaz baliatu zen bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Asmatzaile batek bere asmakizunetan irauten du hil ostean, arkitekto batek bere eraikuntzetan, jenderik gehienak ez du monumenturik edo lorpen iraunkorrik uzten alde egin ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 352. orr.
Gero diote asmakuntza berriak txarrak direla, gizonari lehen zeukan lekua kentzen diotela langabezia sortuz, bai zera! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.
Diru-billeteen asmakuntza ez zen benetan eraginkorra izan paperaren eta inprimaketaren bi asmakuntza sinikoekin elkartu zen arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.