Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adin eta sexu guztietako atseginzaleok, zuei eskaintzen dizuet lan hau. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.
Zaila da, adin batetik hara hainbat urtez landu estilotik aldentzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 301. orr.
Bizitzak gauza asko ematen ditu, kentzen hasten den arte, adin batetik aurrera kentzen hasten denean ez da sekula gelditzen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 45. orr.
Adin batera etorri denetik, Agerrek sari guti baimentzen dio bere buruari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.
Gitarrarekin joan eta kantuan hasten bazara, mutilak, oro har, pozak txoratzen edukiko dituzu, artean ume baitira mutilak adin horretan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.
Osaba Basiliok 82 urte ditu, eta erreparoa ere ematen zidan galdera egiteak, adin horrekin heriotza gertuegi ikusten baita beste ezertan pentsatzeko, edo hala iruditzen zaigu gazteoi. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.
Orduan adina zimurrak ziren, sei Marisaren begi bakoitzaren ertzean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 98. orr.
Adin hori ez ote da lehenik, oroitzapenaren adina, eta errespetuarena. Herria 2001-01-18
Lehen bezala maite dut aita, eta Margotek aita eta ama maite ditu, baina gure adina duzunean, erabakiak zeure kabuz hartu ahal izateko gogoa izaten duzu, gurasoen eskutik zertxobait askatzen hasteko gogoa izaten duzu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.
Etsenplu honek balioko al dizu buruan sar dezazun zure alabak nahi duena egiteko adina duela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Adina etortzearekin, erretreta hartu ondoan, berriz Ortzaizerat etorri zen bere sort herrirat. Herria 2003-11-20
Gauza batzuetan arrazoia baduzula onartzen dizut, baina gogoan izan adina eta eskarmentua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.
Galdegin berari, badu adina-eta bere buruaren berri emateko. Elizen arteko biblia Jn 9,21
Baduk adina orain arte gurasoek ezkutatutako hainbat gauzaz ohartzen hasteko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 107. orr.
Adinen diferentzia maila horretakoa denean, beste tratu-molde bat sortzen da, sendoagoa, ene ustez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 341. orr.
Egutxik pentsatu zuen emakume gazte batekin izango zuen azken topaketa izango zela, adinen arteko aldea hain baitzen handia. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Adinen piramidearen azterketa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.
Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia; gurasoak, berriz, baserrikoak biak, nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak bezala baserria utzi eta kalera jaitsitakoak, fabrikara. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Garai hartan euskara gain behera zihoan, eta zure adin ginenean izan genuen horri buelta ematen hasteko aukera eta gogoa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.
Ageriko gauzei dagokienez haurrak bagina bezala tratatzen gaituztela, nahiz eta barreneko gaiei dagokienez gure adineko neskak baino askoz ere helduagoak izan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 235. orr.
Peter bere adineko neskekin ibiltzen zen eta niri agurrik ere ez zidan egiten dagoeneko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 175. orr.
Mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.
Hau guztia gehiegizkoa al da zure adineko jokalari gazte batentzat?. Berria - Kirola 2004-01-03
Jantzitakoan, bere seriotasuna eta tarteko adineko jendearen moduzkotasuna ahazturik, jauzi bi egin zituen gelan, zalutasun handiz orpoekin hankak leunki joz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Ofizialki bai, adin jakin batean ume izateari utzi egiten diogu ofizialki, eta bihurtzen gara lehenik gazte, gero heldu, geroago zahar. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.
Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Adin nagusiko bost ezkutatuek gaurko egoerari buruz dituzten iritziak emango dizkizut (adin txikikoek ezin dute iritzirik izan, eta oraingo honetan behintzat, horretara mugatu naiz): [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Oraindik ere adin txikiko umeen herena gaizki elikaturik dago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.
Adin ertaineko gizon bat zen, luzera baino zabalera handiagokoa, baldarra oso. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.
Apika adin berekoak zituan, belaunaldi berekoak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.
Nire amaren adin beretsuko emakumea, baina beste estilo batekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 131. orr.
Herritik ateratzean, adin ederreko hiru gizonek, itzalean jarririk daudela, agur sustagarri bat helarazten didate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Adin ezberdinetako idazle andrazkoak bildu ginelako, gustu eta estetika ezberdinetakoak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.
Eusebiok izen faltsuak eta adin faltsua eman zizkion, idazkariak berak aholkaturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Errusiarrek Txetxenian ezarririko Konstituzioak errepublikako presidente izatea galaraziko lioke Kadirovi, kargua betetzeko gutxieneko adina 30koa dela zehazten baitu. Berria - Mundua 2004-05-12
Adin zehaztugabeko emakume txiki bat da aurtengo inspektorea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.
Erretiratzeko adina 85 urtera atzeratu beharko litzateke. Berria - Ekonomia 2006-02-21
2050ean, aurrez ikusi ezin dugun aldaketarik gertatzen ez baldin bada, espainolen batez besteko adina 54,3 urtekoa izango da, Europakoena baino 16 urte zaharragoa, Nazio Batuen arabera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 130. orr.
Unibertsitatean badirelako, eta gero eta gehiago izango dira gainera, adin epe horretatik kanpo daudenak, bai gazteagoak bai zaharragoak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 163. orr.
Adin kontua izango da, apika, neu ere hasiko naiz uste baino lehenago neure herriaren bila, neure neurrira egindako Arkadia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 297. orr.
Arimak nola ahalko du gorputzarekin batera indartu eta adin-lore desiratua harrapatu, jatorrian bertan sorkide ez bada? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.
Ezkondu, ia behin bakarrik ezkondu ohi da bat; donazio edo testamentuak ez dira egunero egiten; behin bakarrik iristen da adin-nagusitasuna. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.
Adin taldeak Hego Euskal Herrian (2000). Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.
Adin irizpidea ez da kontuan hartzekoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.
Pasadizoak ezin hobeto islatzen du gure adin modukoek mutikotan izan genuen sexu heziketa. Orain mende erdiaren adin-jira horretan gaudenoi dagokigu gure seme-alaba eta ikasleei azaltzea nolakoa izan zen guk jaso -eta jasan- genuen hezkuntza. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.
Horixe da, nik uste, lore-adineko neskatoek gogoratzen dutena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.
Datozen urteotan izango diren unibertsitate adineko (20-25) gazteen kopuru eta unibertsitarioen kopuruen aurreikuspenak. Seguruenik, erretiro adina 65 urtetik 67ra igoko da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 228. orr.
Frantziarrak, erretreta adina atzeratzeko Europan egin diren erreformen aurka. Berria - Ekonomia 2006-01-03
Horri esker, Esne Bidean sortu ziren izar zaharrenen adina zehaztea lortu dute. Berria - Gaiak 2004-08-19
Obispoa adin batekoa zen, eta ez zebilen bihotzetik oso ongi. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 108. orr.
Adin bateko emakume ttiki beltzaran batek zabaldu zidan atea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.
1934ko udaberri arrats batean, adin bateko jaun batek Senaren gaineko zubi batetik ibai ertzera joaten diren harmailak jaisten zituen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.
Hogeita bost urte betez gero guztiok gara adin bateko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.
Kotxezain zaharrek eta adin bateko zerbitzariek ezagutzen zuten, aitaren antza zela medio. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Dirudienez garai hartan Pasaian adin bateko gehienek, andre langile apalek ere, frantsesa bazekiten solasean moldatzeko adina. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.
Kontuan hartzekoa da baita ere adin erlatiboaren efektua deituriko prozesu fisiologikoa. ETC-prentsa Argia, 2014-01-26
Adin erlatiboaren efektuak AEE (edo RAE ingelesez) pertsona baten jaiotze hilabetearen garrantzia, arlo akademiko eta kirolean, aztertzen duen fenomenoa da. ETC-entziklopedia Adin erlatiboaren efektu, Wikipedia
Ikerketa honen arabera, adin gestazionala eta erditze goiztiarraren arriskua ezar daitezke plazentako bederatzi geneen mRNA maila neurtuz. ETC-prentsa Berria, 2018-06-29
Zuriz jantziriko apaiz bat, adin handi eta itxura beneragarrikoa, agertu zitzaion anai Eliasi, eta esan zion: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.
Jainko Aitari ematen zaion adin handiak aldiz gogoratzen digu haren probidentzia eta larderia handia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.
Adin handian, esate baterako, maskuriko irteera zaintzen duten muskuluek kontrola galtzen dute, eta inkontinentzia sortzen da, eritasun gogaikarri bat, uste baino arruntagoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Eleazar lege-maisu nagusienetakoa zen, adin handikoa eta itxura bikainekoa. Elizen arteko biblia 2 M 6,18
Rosemonde andrea da gure ikuspegiaren arabera ere adin handikoa den pertsonaia bakarra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.
Adin handian, esate baterako, maskuriko irteera zaintzen duten muskuluek kontrola galtzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Gizon askok dute zaletasun hori, adin handikoek, gehienbat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.
Adin handi [...]: Heriotzaren beldurraren luzapen ez-ohikoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.
Makrobio [...]: Jainkoek ahaztu eta adin handiraino bizitzen dena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.
Izadiarenak tartean du adin nagusiaren gabezia. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.
Giza bizitzan dauden hiru adin nagusi zeharkatu ditu Markezek Caracaseko bere kontzertuetan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Horrelako zakurrak edukitzeko baimena, adin nagusia izan eta gorputzez eta buruz gai direnei bakarrik emango Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.
Hitz haien patetismoak eta erabatekotasunak zirrara handia eragin zidaten, eta uste izan nuen adin nagusirako bidea mugarritzen zuten auzietako bat zela hura, Errege Magoena edo sexuarena bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 86. orr.
Nire jendeak egin ohi dituen kontuen arabera, oraindik ume bat besterik ez naiz, eta "adin-nagusigora", Eskualdean diogun bezala, heltzeko lau urte falta zaizkit. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.
"Eskandalagarria da terrorismo delituekin zerikusia duten delituetan, adingabekoei legedi berezia aplikatzea, Auzitegi Nazionaleko epaitegi berezi batera eramatea eta epaileak adin nagusikoei ematen zaien tratamendu bera ematea Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Adin nagusiko bost ezkutatuek gaurko egoerari buruz dituzten iritziak emango dizkizut (adin txikikoek ezin dute iritzirik izan, eta oraingo honetan behintzat, horretara mugatu naiz): Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Ezagun dute adin nagusikoekin sarritan egon direla. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 132. orr.
Aldamenean adin nagusiko Singapurren bizi duzun emakume ingeles bat; menturak erakarria duzu. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 71. orr.
Landakoetxe baserritarrak kaleak husteko lana hartu zuen, jendea etxera bidaliz, armaren bat zeukan eta adin nagusikoa zen hobbit oro izan ezik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 364. orr.
Adin nagusikoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 59. orr.
Ni lehen urtean adin nagusiko jokalariekin aritu nintzen; 30 urtetik gorakoak ziren Berria - Kirola 2004-07-18
Euskarari "aberri hizkuntza» diotson alderdiak mende bat pasatxoko adin nagusitasuna eduki eta normalizatzeko "lehen plana» oraingoa izateak aho zabalik utzi nau Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Hurrengo asteazkenetik aurrera, adin nagusitasuna ospatzeko antolatutako ekitaldietan beste horrenbeste biltzea espero dute Berria - Harian 2006-04-21
Ezkondu, ia behin bakarrik ezkondu ohi da bat; donazio edo testamentuak ez dira egunero egiten; behin bakarrik iristen da adin-nagusitasuna. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.
Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.
Oso gazte erabaki zuten futbolari izan nahi zutela, eta adin nagusitasuna lortu aurretik Madrilen ziren biak futbolari izateko ametsa bete nahian Berria - Kirola 2004-10-02
Hemezortzi urterekin, adin nagusitasuna lortu zuenean, 1932an, amarekin Frantziara aberriratu zuten Berria - Kultura 2006-02-28
Euskararen unibertsitaterako sarrera horrek, nonbait, adin nagusitasuna ematen dio euskarari kultura hizkuntza gisa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 193. orr.
Azkenik, grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira: laguntzen dieten esaldiei dagokienez, euren interpretazioa edo iruzkina dira; ez dira euren baliokideak: froga kasu askotan dago, esaldi kopuru amaigabe bat bakarrik izan liteke enuntziatu-sorta horretan formulatzen diren osagai guztien baliokidea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.
Eta adin txiki hartan bihurri samarra izan banintzen ere, aldaketa hartatik aurrera, asko ahalegindu nintzen txintxoa izaten eta izugarrizko ikas zakua egin nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 230. orr.
Gezurra iduri badu ere, joan-etorri anitz bizi izan ditu bere adin txikian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.
Etxeetan sartu dituzte Urduñan zeuden adin txikiko atzerritarrak Familia osoak eta adin txikiko haurrak, gardavüak irauten zuen garaian, anitzetan aiton-amonekin, auzokoekin geratzera behartuak ziren. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Harry oraindik adin txikiko aztia zen, eta aztien legeak debekatu egiten zion eskolatik kanpo magia erabiltzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Denboraldia kontratu profesionalik gabe hasi zuela Cesc-ek, Ingalaterrako legediak horretarako baimenik ematen ez ziolako, adin txikikoa izateagatik. Berria - Kirola 2004-10-27
Preso asko eta asko emakumeak edota adin txikikoak dira. Berria - Mundua 2004-08-19
Beste hiru anai-arreba, adin txikikoak, bazituen Errusian. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.
Adin txikikoek ezin dute iritzirik izan, eta oraingo honetan behintzat, horretara mugatu naiz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.
Zuen seme-alabek ere, are adin txikikoek, entzungo dute, eta horrela ikasiko dute Jaunari, zuen Jainkoari, begirune izaten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 228. orr.
Mendebaldeko gizarte taldeen ekimenek umeen edo adin txikikoen lana galarazi eta inongo alternatibarik proposatzen ez badute, zenbait herrialdetan egoerak okerrera egin dezake, alde batetik bere lana familia aurrera atera ahal izateko beharrezkoa baita, eta bestetik, ume eta adin txikikoen lana debekatzean, sarritan, lanik ez egitearen alternatibak oraindik ere okerragoak izan daitezkeelako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.
Behan, 1923an Dublinen jaioa, 1939an Liverpoolen atxilotu zuten IRAkoa zelakoan, eta hiru urte igaroarazi zizkioten Borstalgo adin txikikoentzako kartzelan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 221. orr.
Zenbat urte eskatzen ote zuten adin txikikoez abusatzeagatik? Horrexek kezkatzen zuen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Kontsumitzailearengan (adin txikikoaren baitan, bereziki) inolako eskrupulu edo erruduntasun-konplexurik ez sortzeko, sistemak begien bistatik apartatuko digu jan beharrekoa, hori jateari uko egiteak galera eskerga ekarriko lioke-eta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.
2. Pomaricon, Pugliako mendietan dagoen herrixkan, guraso batzuek alaba bakarra zuten, adin txikikoa, biziki maite zutena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.
Legez kanpoko kontratazioen inguruko protokoloa azaltzen da idazkian, baita adin txikikoei eginiko tratu txarren ingurukoa, edo lanean harrapatuz gero jarraitu beharreko bidearen ingurukoa ere. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Eskola kirolean, adin txikiko neskak pilotan aritu daitezen, Ikastolen Elkarteko erakundeekin elkarlanean jardutea aurreikusten da, jolasen bidez eskupilota eta pala landu, eta lehiaketak antolatu. Berria - Kirola 2004-12-10
Gainera, adin txikikoak zeuden tartean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.
Adin txikikoen irakasle izan naizenez, ondotxo dakit zenbateraino petralak izan litezkeen gurasoak, eta beti saiatu naiz gurasokeria saihesten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.
Familia osoak eta adin txikiko haurrak, gardavüak irauten zuen garaian, anitzetan aiton-amonekin, auzokoekin geratzera behartuak ziren, non ez zituzten etxekorik gabean, asistentziara eroaten norbait agertu artean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 37. orr.
Gero karabineroenera joan behar izan genuen adin txikiko mutiko baten bilaketa jakinarazpen bat iritsi baitzen, eta horrek oinarri zuen komun publikoetako Vittorio Emanuele II.-ak ekarritako arpilatze eta ustelkeria salaketa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.
Hain zuzen, ez da ageri formula horietan haiek delituak esesteaz arduratzen zirenik, ez eta adin-txikikoei, elizei edo pertsonen egoerari zegozkien auziez ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Hamasei urteko adin txikiko bati egotzi diote haurra karrikan utzi izana. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Txikigarrien erabilerak eta sermoirik egingo ez duelako oharrak lagundu egiten dute, zalantzarik gabe, entzuleei hizketan ari den anaia egiaz adin txikiko haur bat dela erakusten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 214. orr.
EITBko Betizu umeentzako saioak izen horretako behi basatiak ditu protagonistak eta, halaber, beti zu mezua luzatzen dio adin txikiko ikusleari. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 226. orr.
Beste hiru anai-arreba, adin txikikoak, bazituen Errusian. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.
Adin txikitasuna deitu zion inoren esanetara makurtuta ibiltzeari. Berria - Kultura 2004-02-15
Printzeak esperientzia izatea nahi bazen, adin txikitasunari beldur bazitzaion, eunukoek bata bestearen atzetik haurrak tronuan jartzea nahi ez bazen, zuzen asko ezarri zen horrelako oinordekotza-ordena bat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Urte asko zen, Jaunak inguruko etsaiengandik libraturik, Israel bakean bizi zela. Josue zahartua zegoen, adinean aurreratua. Elizen arteko biblia Jos 23,1
-Gaztetan, artean ikuspegi erromantikoak harrapaturik gauzkala -dio gizonak-, uste izaten dugu etengabe hautatzea dela bizitza; adinean aurreratu ahala, ordea, bestela ikusi ohi dugu. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.
Adinean aurreratu ahala gutxitan egiten bazuten ere, haserretzen zirenean polito irteten zitzaien mordoilo ulergaitz hura. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 84. orr.
Espartarki hazi zituen hiru seme, eta ikasketak eginarazi; adinean aurreraturik, ordea, ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko, eta orduz geroztik zekenkeriara eta arrarotasunera makurtuz joan zen, hainbat nola gaztetan izan baitzen erregekiro eskuzabal, emakume eder eta oso maitatuak ohi direnez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
(Are gehiago, helduaren garunak ez du jadanik haurraren garunaren plastizitaterik; horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Cox laboraria adinean aurreratu samarra zen ordurako, eta bere odoleko semerik ez zuenez gero, laguntza gehiagoren premia zuen basetxean aritzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
-Hitz egin ezak hik -esan zion Blaustek, friulanoz, Susannari, hura baitzen adinean aurreratuena. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.
Dozena bat bisitari dira, adinean aurreratuxeak; fin berba eginda, zaharrak direla esango zenuke lagun artean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 25. orr.
Adinean aurreratuxeak gaudenez gero, epe laburrean beharko dik izan nahitaez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.
Hantxe aurkitu bainuen Antonio, uretan igeri eta arrain bat iduri, besoak eta zangoak airos baino airosago higitzen zituela, berrogeita hamar urteko gizon adinean sartua zen arren orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 517. orr.
Oso gizon garaia zen, adinean sartua, eta zaku baten antzeko beroki zabala zeraman soinean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.
Adinean sartua izanagatik ere, azal fineko aurpegi argitsua zuen emakumeak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.
Gaur egun, adinean sartuta egoteak ez dakar nahitaez errespetagarritasuna berekin. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 48. orr.
Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur Adinean sartutako langile ugari daude Urdulizko lantegian eta urtean 10-15 lagunek hartzen dute erretiroa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Oftalmologo gehienek bezala, adinean sartuxe zirenean ikusmena galdutako pazienteei kenduak zizkien ia beti begi-lausoak, eta halako gaixoek, kirurgiaren emaitza ona bada, ia berehala berreskuratzen dute ikusmen normala, inola ere ez baitute galdua ikusteko gaitasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.
Don Alejandro aire duineko gizaseme bat zen, adinean sartuxea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.
Langabezian zeuden gizonak ziren, adinean sartuxeak gehienak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.
Hala eta guztiz ere hemen, Atzeko Etxe honetan, guretzat baino adineko pertsonentzat egoera zailagoa dela diotenak ez dira ohartzen guk askoz ere arazo gehiago ditugula. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 344. orr.
Ibai bakarrik bizi zen adineko pertsona zen, eta betidanik atzerritarrekin konfiantza gutxi izandakoa, Gorka, zaintzailea, Kolonbiatik etorri berria. Berria - Kultura 2004-11-02
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Planak ohartarazi du gaixotasun depresiboak direla adineko pertsonak ospitaleratzeko arrazoi nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
1998ko emaitzekin alderatuz gero, 15 minutu gutxitu da egunero adineko pertsonak zaintzen pasatzen den denbora. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Adineko pertsonak goiz lotaratu eta goiz jaikitzen direnez gero, nahi duzunean, mesedez... -esan ondoren emakumea zutitu egin zen eta alboko gelako atea giltzaz ireki zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.
Hori duk ehizaldiaren egunean gertatu zena -esaten du, eta zehaztasunez zerbait kontatu duten adineko pertsonen gogobetetasun bereziaren durundia du ahotsean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 166. orr.
Adineko pertsona asko zaindu zituela esan zuen Nemiak, baina Santos izan zela espezialena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.
Adinekoa zelako-edo, matematikako beste irakasle bat ere kontratatu zuten, haren erabateko erretiroa aurki zetorrela-eta, ordu batzuk kentzeko eta ordezkotza prestatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.
Gaur egun, Vangelike, adinekoa izanagatik ere, itxura oneko emakumezkoa da; esan nahi baita, pozik eta zoriontsu bizi dela bere buruarekin, eta bere gizonarekin ere bai. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 163. orr.
Dena dela, adinetara helduak garenok erranen dugu halere, XX. mendean Euskal Herria ez dela lo egon eta sekula amestuko ez genituen lanabesak eskuratu ditugula gure hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren lantzeko. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 34. orr.
Zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nahi bainuen nik Nenbo, eta zeren Laura haur bat baitzen eta Rosa de Osorio adinetara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 646. orr.
Aspaldi onartu genuen Euskadi eta EB adinez nagusi direla. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Ongi zagon, luze gabe adinez nagusi izango haiz, eta zaindaritzaren hersturetatik at. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 152. orr.
Haiek eginak zituzten guraso plantak eta nik, berriz, seme adinez nagusiarenak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 107. orr.
Iaz, ezin izan zuen erreferendumean bozkatu, ez baitzen adinez nagusi. Berria - Mundua 2004-04-27
Dávilak dio .419 Karlos IX.a hamalau urte bete baino lehen egin zutela adinez nagusi Rouengo parlamentuan, legeek denbora unetik unera zenba zedin agintzen zutelako tutorepekoaren ondasunak itzultzeari eta administratzeari zegokionez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Monika adinez nagusia zela erantzun nien, ez zutela horrenbeste kezkatu beharrik, eta eskertzen niela beren arreta. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 135. orr.
-Inork ezin dik erabaki adinez nagusia izan arte. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.
Gainera, jokalariek hedabideen aurrean ez hitz egiteko hartutako erabakia "errespetatu» egiten duela esan zuen: "Bi jokalariak adinez nagusi dira, eta erabaki hori norbanakoaren askatasunari dagokio». Berria - Kirola 2004-01-14
-Ba, Ralph..., adinez nagusia izateko, oso gutxi ikusi duzu bizitzan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 155. orr.
Anartean, atzo iluntzean baieztatutako datuen arabera, 11 dira dagoeneko ezbehar honetan hildakoak, hauetatik zortzi adinez txikiak direla. Berria - Mundua 2006-01-04
Nahi nuke lege erromatarrak irakurtzen dituztenek ondo bereiztea batetik hipotesi moduko horiek eta bestetik senatu-kontsultuak, plebiszitoak, enperadoreen konstituzio nagusiak eta gauzen izaeran, emakumeen hauskortasunean, adinez txikien ahulezian eta baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.
Pajetta kartzelara joan zen, adinez txikientzako erreformatorio batera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 87. orr.
Baina izan behar zituen bere hamasei-hamazazpi urte; eta haren aldamenean bazen beste bat, adinez txikiagoa, baina askoz ere ausartagoa, pozik eta lokazturik zetozen hiru lagunei finko begiratzen ziena. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.
Greziar legediari dagokionez, aipagarria da honako xehetasun hau: adostasun sexualeko adina 15 urtekoa den arren, badu xedapen zehatz bat harreman homosexualen kasurako, zeinetan esaten duen gizonen arteko harremanetan adostasunerako adina 17 urtekoa izango dela. ETC-entziklopedia Sexurako adostasun-adin, Wikipedia
Gehienek Afrikako premiak bete beharko dituzte; Hego Amerikan eskola adinean dauden umeen kopuruak behera egingo du, eta han kontrako fenomenoa izango dute. Berria - Gaiak 2006-04-26
Tira, adinaren kontua izango da, gorroto diot "hirugarren adina" esapide horri, amerikarren beste zurikeria bat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.
Hirugarren adina eufemismoaz deitzen zen aroa aski goiz hurbilduko zitzaigun; ez dea hala Joana? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 58. orr.
Hirugarren adinean pobrezia ezkutu handia dago, baina ez ikusiarena egiten da. Berria - Harian 2005-02-06
Ezetz, hirugarren adinekoak ez zirela aprobetxategi batzuk. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 134. orr.
Ez daukat obsesioa hirugarren adinekoekin, baina atsegin ditut edadeko emakumeen jarrerak aztertzea. Berria - Kultura 2006-01-25
Prebentziorako oso gomendagarria da [ura], hirugarren adineko pertsonentzat batez ere. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Nik bake santuan egon nahi diat; aspaldi joan zitzaidaan niri hirugarren adineko turismoa egiteko sasoia, aitu? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 496. orr.
Hauteskunde Batzordeak hautagaitza bakarra bota zuen atzera Hirugarren Adinaren Defentsarako Plataforma, irregulartasun formal bategatik. Berria - Euskal Herria 2004-05-18
adin bat (5); adin batean (6); adin bateko (19); adin batera (14); adin batera iritsi (6); adin batetarat (9); adin batetik (38); adin batetik aurrera (24); adin bera (10); adin berbera (6); adin berean (5); adin bereko (32); adin berekoa (6); adin berekoak (20); adin bertsuko (10); adin bertsukoa (7); adin bertsukoak (10); adin ederra (39); adin ederra bildurik (13); adin ederrean (5); adin ederreko (13); adin ederrekoak (5); adin ederrekoek (8); adin ertaineko (21); adin ertaineko emakume (6); adin ertaineko gizon (7); adin eta (24); adin ezberdinetako (8); adin gordinean (8); adin goxoa (11); adin goxoa elkarte (7); adin guzietako (28); adin guzietakoak (21); adin guztietako (48); adin guztietako jendea (13); adin guztietakoak (5); adin guztietan (5); adin handi (5); adin handia (8); adin handiko (8); adin handikoa (6); adin hartan (7); adin haundia (10); adin haundiko (5); adin hori (15); adin horrekin (15); adin horretako (20); adin horretan (56); adin horretara (7); adin horretatik (5); adin hortako (11); adin hortan (10); adin hortarat (5); adin jakin (8); adin muga (6); adin mugarik (6); adin nagusiko (5); adin nagusitasuna (8); adin tarte (33); adin tarte horretako (11); adin tartea (11); adin txikiko (34); adin txikikoa (5); adin txikikoak (18); adin txikikoek (6); adin txikikoen (25); adinak eta (15); adinak ez (12); adinarekin ez (6); adinaren arabera (23); adinaren erdia (5); adinaren eta (16); adinaren gatik (6); adinaren kontuak (6); adinari dagokion (6); adinari dagokionez (8); adinean aurrera (44); adinean aurrera egin (11); adinean aurreratu (6); adinean aurreratua (5); adinean dauden (8); adinean ez (10); adinean gora (7); adinean han (5); adinean sartua (8); adinean sartutako (6); adineko bat (10); adineko batek (5); adineko bi (6); adineko emakume (16); adineko emakume bat (10); adineko eta (14); adineko gizon (33); adineko gizon bat (10); adineko gizon batek (6); adineko jende (15); adineko jende asko (5); adineko jendea (11); adineko jendeak (17); adineko jendearekin (5); adineko jendearen (7); adineko jendeeri (7); adineko mutiko (7); adineko mutil (6); adineko neska (6); adineko pertsona (12); adineko pertsonak (9); adineko pertsonentzat (5); adinekoa zen (5); adinekoak dira (5); adinekoak eta (12); adinekoak ziren (10); adinekoen artean (5); adinekoen bazkaria (5); adinekoen elkarte (17); adinekoen elkarte hunek (16); adinekoen elkarteak (9); adinekoen eta (5); adinekoen finala (5); adinera heldu (7); adinera iristen (5); adinez eta (9); adinez nagusi (10); adinez nagusia (7); adinik ez (6); adinik gabeko (5); adinik hoberenean (6); aitaren adinaren (5); baina adin (8); behin adin (8); bere adin (22); bere adin bereko (5); bere adinarekin (6); bere adinari (7); bere adinean (22); bere adineko (41); bere adinerako (16); beti gazte adinekoen (14); bi adin (6); da adin (14); dira adin (10); diren adin (5); du adin (5); dute adin (12); edo adin (7); edo adinekoak (5); edozein adinetako (5); edozein adinetan (5); egiteko adinean (5); emakume adineko (5); ene adineko (8); ere adin (12); eta adin (85); eta adin guztietako (9); eta adin txikiko (5); eta adinak (11); eta adinaren (8); eta adinean (10); eta adineko (29); eta adinekoak (10); eta adinekoen (6); eta adinez (7); gazte adinekoen (16); gazte adinekoen elkarte (16); gazte eta adineko (13); gizon adineko (5); gure adinean (16); gure adineko (13); heriotze adin (8); heriotze adin ederra (5); hire adinean (9); hirugarren adineko (13); hirugarren adinekoak (13); hirugarren adinekoek (6); hirugarren adinekoekin (6); hirugarren adinekoen (23); nire adin (19); nire adinarekin (5); nire adinean (27); nire adineko (32); nire adinekoa (10); tarteko adineko (5); zein adin (6); zer adin (17); zitzaion adin (5); zuen adin (6); zuen adinean (5); zure adin (6); zure adinean (15); zure adineko (10)