Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmakizun 1 iz asmatzea; asmatutako gauza, asmakaria.

-Honen testigantzarekin badakigu, behintzat, Ostolazarena ez dela asmakizun bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Erregearen emazteak hala eskaturik, errukitu eta bizia barkatu zion, baldin eta asmakizun baten erantzunari igartzen bazion: zein da emakumeek beste guztien gainetik nahiago duten gauza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Eginbehar tontoa, zeren, istorioa asmakizuna bazen, notarioaren aurrean kontatzeak ez baitzuen egia bihurtuko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Asmakizuna gai ilunak argitzea da, eta adimen biziaren bitartez aurkitutako gauza berrien arrazoia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Horregatik erosi zion asmakizuna Lázló-ri, patentea enpresak eduki eta inoiz ez erabiltzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Italia faxistan, Mussoliniren asmakizuna izan zen Fiat etxeko auto txikiari topolino (sagutxoa) deitzea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Bi anaien ekarpena asmakizunaren patentea besterik ez zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.

Uste dute horrelako irudiak sortzen ahal ez ditugun gauzen ideiak ez direla ideiak, asmakizunak baizik, osatzen ditugunak gure nahimenaren nahikara, alegia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 223. orr.

Bertze zer horiek, berriz... horiek jendearen asmakizunak dira eta atso zaharren erran-merranak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 168. orr.

Gaur erakutsiko dizuet nik zuei ezen horiek guztiak gezurrak direla eta zuen asmakizunak...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Azkeneko urte horietan etorri zaizkigu, Jugoslaviako gerra zikinarekin batera, asmakizunak bata bestearen ondotik: satelite bidezko telefonoa, ahotsa mekanikoki ezagutzea, txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa, supereroaletasuna, auto ez kutsagarriak, mikroingeniaritza, animalia eta landareen genetika, eta abar, mendeak bere 100 urteak jasan zituen arte.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

Beroaren laguntza emateko prestatuta, berriz, eguzkiaren indarrak eta suaren asmakizunak egingo dute bizia seguruagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Zuk ba omen dakizu honelako asmakizunak igartzen eta gauza korapilatsuak erabakitzen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,16

Jacquesek probabiliteak sortu zituen liburua idatzi zinan: Ars conjectandi: aierua egiteko artea, asmakizunaren artea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Tximino bat ere badakar berarekin; horra, tximino hori bezalakorik ez da sekula tximino artean ikusi, ezta gizonen asmakizunetan sortu ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.

Asmatzaile batek bere asmakizunetan irauten du hil ostean, arkitekto batek bere eraikuntzetan, jenderik gehienak ez du monumenturik edo lorpen iraunkorrik uzten alde egin ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 352. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Klitoria, plazer emaile paregabea, naturaren asmakizun zoragarria, emakumeen plazeraren gunea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

-Asmakizun handia litzateke mintzaira, hain baldarrak ez bagina ideiak hitzetara moldatzen!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Zenbaki nulua asmatzea izan zen hori: indiarren asmakizun handia!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Mundu honetan daudekeen paradisu guztiak asmakizun hutsak baizik ez direla eta gezur hutsak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Zinea asmakizun melankolikoa / iruditzen zait / Candilejas ikusi nuenetik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 102. orr.

Zuhaitzetara igotzeko, lubakien gainetik jauzi egiteko eta ezein asmakizun mekanikok egin ezin dituen maniobra asko egiteko aukera ematen dio giza animaliari propultsio-sistemak, gurpilen eta beldar-kateen zenbait abantaila baliatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Jendea hiltzeko ahalik eta asmakizun zientifiko aurreratuen eta biribilenak erabiliz, ahalik eta kalterik handiena ekarriz, ahalik eta hondamendirik itsusienak sorraraziz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.

Bigarrena da, infernuko sutik bezala begiratu behar garela, 19. artikuluan aipatzen ditudan asmakizun oker eta madarikatuetarik, asmatuz Jainko pertsonen sortzea gorputzetik datorrela, izpiritu soiletik heldu delarik osoki.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 80. orr.

Arkimedesek asmakizun miresgarri asko eta ugariak egin zituen, baina guztien artetik orain azalduko dudan honek erakusten du trebetasunik handiena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4110. orr.

Azkenik, berak sortu zuen, nagusien begi onez noski, inork asma lezakeen asmakizunik barregarriena eta itxuragabeena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Ez da lekuz kanpo egongo hemen Kersifronoren asmakizun ingeniosoari buruz hitz egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Monsieur Guillotinek, ordea, ez zekien bera ere asmakizun heriotza-leungarria bere buruaz ordaintzeko zorian egongo zela, bera ere gutxiagatik libratuko zela altzairuaren zorrotza lepoan sentitzetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Historia hori guztia bankarien asmakizun doilorra dun, porrot ez egiteko!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.

Berehala konturatuko gara lehen-lehenengo asmakizuna premiaren eraginez sortu zela: jantziaz ari naiz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Gizadiaren asmakizunik garrantzitsuenetatik bat da hori, inork ukatuko ez duenez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

Kristauek arabiarren bitartez ezagutu zituztenez zifrak, "arabiar zifrak" deitu zieten, eta zeroa arabiar asmakizun bat zela esan zuten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Sekulako asmakizuna izan zen ikastola, eta denborarekin, ikastolatik unibertsitateraino iritsi da euskara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Asmatu esan dut, anitzetan, asmakizun itxura baitute.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asmakizun bat zela (3); asmakizun berriak (4); asmakizun handia (5); asmakizun hori (4); asmakizun hutsa (5); asmakizun ona (4)

asmakizuna da (8); asmakizuna dela (4); asmakizuna izan zen (5)

asmakizunak dira (4); bere asmakizunak (3)

asmakizunetan gal (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus