Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmakeria iz funtsik gabeko asmaketa.

P.ko buruak, aldiz, bota du betikoa, ETA-rekin ados dela Ibarretxe eta holako asmakeriak.  Herria   2005-02-10

Kapitulu honen aurreko zatian hartutako jarrerak erasoak izan ditzake, bai erlijio guztiak asmakeria eta asmakeriatzat hartzen dituztenen aldetik, bai elizak, berauek aitortzen duten fedearekiko, erabat eta beti ezduintzat jotzen dituztenen aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Nekez sinistuko dugu egia neska itsusi baten ahotik, eta erraz asko irentsiko edozer asmakeria neska eder batek esan badu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Galdosek kontatutakoa ez zen batere segurua, bestalde; asmakeria izan zitekeen, edo, okerrago, gezur hutsa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 125. orr.

Zein ziurrago ez da helburua bilatzea eliza legeen bide handitik, ezen ez asmakeria berrien xendra bide berrietarik, hauek xede onez asmaturik ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Asmakeria ero bat pintatu nuen marrazkiko emakumearen gerriaren azpian, eta "Pussie Edwards" idatzi nuen letra txikiz orriaren oinean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 78. orr.

Oteizak ezin du euskaldunok dugun hiztunen arteko itunetik abiatu, ezin dio asmakeria garbizalearen neologismo-eitea nabarmendu txadona hitzari, neskatxa betikoak tokia egin behar dio bere neskautsa aprioristikoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 134. orr.

Bertutea asmakeria hutsa da, eta hura adoratzeak sakrifizio gogorrak eskatzen ditu, berezko joeren aurkako borroka etengabeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Zergatik eta nolatan asmatu dute hori gure asabok? Asmakeria hutsa, bati hala kaskotik irten zitzaiolako? Ba, ez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

Damek, gobernadoraren emazteari zegokionean beren eginkizuna betetakoan, gizonezkoen taldeari eraso zioten, haien iritzia beren alderdira bildu nahirik eta esanez arima hilak asmakeria hutsa zirela eta susmoak uxatzeko eta neska eragozpenik gabe bahitzeko erabiltzen zituela Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Ez zuen merezi alferrikako asmakeriekin hastea, bazekien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

Ernest Hemingwayren landetxe dotore hartan espien ipuinak eta kontuak maiz suertatzen ei ziren eta, haiek denak ere ez ziren asmakeriak izango.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Alabaina, hainbeste dira ñabardurak, non datuen faltak interpretaziorako bidea zabaltzen baitu, eta zenbaitetan baita asmakerietarako bidea ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asmakeria hutsa (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus