Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asmakari 1 iz asmatu behar den zera.

Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,1

Azken asmakari hau Tamusi aurkezterakoan, Teuthek idazketak "egiptoarrak jakintsuagoak eta oroimentsuagoak" bihurtuko zituela adierazi zion, "oroimenaren eta jakinduriaren sendagarria bailitzan asmatu baita".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Gizon gazte batek buelta asko eman zizkion asmakariari, Anshelek bere emazte maitea Avigdorrekin kartetan, edo Hanukkah-ko dreidel jokoan, galdu zuelako ondorioa atera zuen arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 220. orr.

2 asmaturiko gauza edo tresna.

Telefono, iz. Deabruaren asmakari bat, atsegin ez dugun pertsona urrun edukitzearen abantailetako batzuk ezeztatzen dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Ferminek bere etxera eraman eta egiten ari zen asmakariak erakutsi zizkion, asmatzailea baitzen; jostailuzko tranbia elektriko bat eta beste trepeta elektriko pila bat ari zen egiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Bere asmakariaren abantailak azaldu eta sari-eske joan omen zitzaion berehala Thamus bere nagusiari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

Asmakari mekaniko horiek guztiak -telefonoa, elektrizatea, altzairuzko zubiak, zaldigabeko ibilgailuak- ez dira alferrikakoak izango.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Dutxa ere egundoko asmakaria baitzen Mikelentzat, umetan bainatzea gorroto izan zuen ume handi harentzat. Kasurik hoberenean, tokiko eragileak jabetzen dira atzerritar teknikez, baina oso gutxitan sortzen dira bertan asmakari berriak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 61. orr.

Asmakari mekaniko horiek guztiak -telefonoa, elektrizatea, altzairuzko zubiak, zaldigabeko ibilgailuak- ez dira alferrikakoak izango.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Literatura asmakari bat da beste bizitza batzuk bizitzeko, bizitza paraleloak, alternatiboak, irudimentsuagoak, alaiagoak edo tragikoagoak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.

Honela, adibidez, irudimenaz pentsa daiteke zaldi-burua eta hegoak dituen gizabanako bat, bai eta antzeko beste batzuk ere; eta horri gezurrezko asmakaria esaten zaio, inon horren araberako izakirik bat ere ez dagoelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus