Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eboluzio asmaezin konplexu denaren irudi oso laua -zelula baten sorrerarena baino asmaezin zenbat aldiz errazagoa-, baina adibide izan dakigukeena. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 99. orr.
Etorkizuna, asmaezina. Berria - Ekonomia 2004-08-20
Egiaz dira asmaezinak eta ezkutukoak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
-Zure guardek naute atxiki, herritik jalgitzean -aldarrikatu zion neskak, maitalearen bortizkeria asmaezinak ikaraturik-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.
Salek pase markatuak egiten ditu, eta irlandarrek, aldiz, aurrez erabat asmaezinak direnak. Berria - Kirola 2004-01-31
Pelennor itzaletan murgilduta zegoen, Ibai Handiaren lerro ia asmaezinean galduta. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 95. orr.
Eta, noski, zuela gutxi asmaezin zitzaiokeen denboraren harilka berria ez zuen inorenarekin parekatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 142. orr.
"Guztia" zer arraio ote zen, gero eta asmaezinagoa bilakatuagatik ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.