Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asma 1 iz arnasa hartzea oztopatzen duen eritasuna, bronkioen uzkurtze espasmozkoek eragina.

Gurasoetako batek asma izatea ere zantzua izan daiteke: ama asmaduna bada, umeak arrisku handiagoa izango du asma izateko.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Asmatikoa da eta asmaren aurkako botika eman zion bere amak (ama medikua da).  Berria - Kirola   2006-05-09

Ez bustita zegoelako, edo lotan, edo asmaren antzeko hotsa egiten zuelako, irribarretsu zegoelako baizik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.

Asmaz, rinitisaz, eta laringeko minbiziaz, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Asmaz gain, gainera, biriketako bestelako gaitzen aurka egiteko ere erabil daiteke tratamendua.  Berria - Gaiak   2004-09-14

2 asma belar iz tabakoaren familiako landarea, hosto handi zabalak eta lore zuriak dituena; hostoak eta haziak espasmoen kontrako gisa erabiltzen dira (Datura stramonium).

Amazonastik etortzen ziren berrien arabera, Mitxoleta burutik zeharo egina omen zegoen, soa infinituan galdu egiten zitzaion, estramonioa edo asma-belarra neurriz gain hartu dutenei gertatu ohi zaien bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus