Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idusek Lantak baino askozaz farola gehiago zituen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 24. orr.
Bazekien ni harekin egoteak munduaren ikuskera zabaldu eta mugak hausten zizkiola, ni ikaslea nintzelako eta Antoniok baino askozaz jende gehiago ezagutzen nuelako. Aitor Arana «Onan», 2000 - 112. orr.
· Askozaz hobeto zegoela konturatu nintzen eta ni neu ere halaxe sentitu. Aitor Arana «Onan», 2000 - 95. orr.
Pertsonak sugeak baino askozaz problematikoagoak direla erabaki zuen Matiasek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.
Esan nahi da hilda dauden intsektuak askozaz manejableagoak direla. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 181. orr.
askozaz ere handiagoa baita. Berria - Mundua 2004-01-04
Horietan pentsamolde baten puskaño bat islatzen da, izozmendia bailitzan aditzera ematen duena hor badagoela askozaz ere sakonagoa den zerbait. Berria - Kultura 2004-01-23
Baina ez beldurrik izan, ez baitut, denboraren kontzepzioaz hitzegiteko alegia, Aristotelesen teoria aintzat hartuko, baizik eta askozaz ere arinagoa eta atseginagoa gertatuko zaizuen zerbait. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.
Lehendik ere pentsatzen nuen amaren sua eta kuleroak gordetzen dituen aitaren etxe horrek zerikusi motza zukeela biziarekin edo bizi-gauzekin, baina orain badakit seguru, eta badakit neronek uste baino askozaz ere beltzagoa dela asuntoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.
Istant batzuk lehenago baino askozaz ere okerrago zegoela zirudien, bere odolean zebilen alkoholak azken kolpea eman balio bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Honi erantsi behar zaio kontzeptuak berak ere -"Estatua", "independentzia", "subiranotasuna"- erasopean daudela azken aldi honetan, eta beren edukiak uste genuena baino askozaz ere irristagarriagoak direla. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.
Simulazioaren aldean, lausoagoa da, askozaz ere, disimulazioa. Berria - Harian 2005-04-14
Ni baino txotxoloagoa zelako, entzun duk eta txaplata esateko moduan ezagun zenez, horixe ni baino txotxoloagoa zela, askozaz ere. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 11. orr.
Edo, hobeki esanda, Patri, inortxok aipatzen ez dituen gauza batzuek gehiago kezkatzen naute, askozaz ere. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 85. orr.
Haatik, Amazonas aldeko zoko ezkutu batera betiko joan zelakoa nahikoa kolpe gogorra izan bazen ere, askozaz ere kolpe gogorragoa izan zen jakitea burua arras galdurik zebilela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 6. orr.
Bera baino askozaz ere egoera okerragoan ikusten zuen; bera, behintzat, maite zuen jendeak inguratua zegoen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.
Lakoizketak bildutakoak eurenak baino gehiago dira, askozaz ere, eta hobeak, gainera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.
· Telebistan hobeto ikusten dira partiduak, zelaian bertan baino askozaz ere hobeto. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 133. orr.
-Horrela, askozaz ere hobeto -laburbildu zuen Matson jaunak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Lehen ospitale bat zegoen hemen zikoina gaixotuentzat edo zaurituentzat -esan zigun Abdellahk azotea guztiak baino gorago, askozaz ere gorago, hegaldatzen zen bikote bati begira-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 218. orr.
Arrebak esan didanez, Davidek askozaz ere nahiago ditik liburuak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.
Baina askozaz ere astiroago, soseguz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.
· Lakoizketak bildutakoak eurenak baino gehiago dira, askozaz ere, eta hobeak, gainera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.
Zera esan nion bakarrik, nahiago nukeela, askozaz ere, xake-partida bat... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Eta ez ziren askozaz gehiago horrelako grina pizten ez zioten mintzagaiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.
Baina askozaz gehiago ere bada: alegoria bat da, mendebaldeko beste edozein testuk baino zorrotzago laburbiltzen duena fedearen, abertzaletasunaren eta askatasunaren paradoxazko leize gaindiezina. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 39. orr.
Eta ama dut ahotan hartzen eta ez aita, zeren ume-kontu hauek amen gauzak izan ohi baitira haste-hastetik aitenak baino askozaz gehiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.