Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Koka dezagun eguzkia 10 graduko altueran: ba, sakabanaketa, piko-pikoan dagoenekoarekin alderatuta, 4-5 bider markatuagoa izanen da; askotxo galduko du, beraz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Eskola handikoa da esaera hau: askotxo ikusitako amamak edo aittittak asmatua nonbait. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.
Penatzen ditu normalean neguak xahar bat baino gehiago, eraman ere bai beste askotxo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.
Neguan inortxo ez, baina udaldian, askotxo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.
Hirietan laketzen ikasi duten askotxok aitortzen dute, hiri-bazterren batean "herri batean bezala" bizitzen asmatu dutela, eta zerbaitegatik izango da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 177. orr.
· Harrezkero, askotxotan egin du bere artean halabehar hutsez gertatu ote zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 244. orr.
· Mendietan ere, pinudi askotxo daukagu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.
Lurreko gatza gara, eta gorroto diegu banderei, zenbakiei, konpromisoari eta beste gauza askotxori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.
Bai gauza ederrak ezaupidea, konfiantza, adiskidetasuna; bai, baina gauza eder askotxok bezala, zaputza, errea eta ustela oso bertan eta berekin dituztenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
askotxo askotxo egin (4); askotxo esatea (4); askotxo ziren (7); falta askotxo (3); jende askotxo (4); urte askotxo (4)