Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Judizioen funtzio logikoak oro har, hots, batasuna eta askotasuna, baieztapena eta ukapena, subjektua eta predikatua, ezin dira definitu zirkulu bat egin gabe, zeren definizioa bera judizio bat baita, eta beraz, funtzio horiek barnebildu beharko bailituzke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 294. orr.
Kantitatearen kategoriak ezartzen ditu bere oinarrian, hots, batasuna, askotasuna eta orotasunaren kategoriak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.
Horrela, beraz, orotasuna (totalitatea) ez da askotasuna batasun gisa kontsideratua baino; murriztapena ukapenarekin lotua dagoen errealitatea besterik ez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.
Honi adigai bati oinarri komun gisa dagokion (ez bertan handitasun gisa pentsatzen den) ezaugarrien askotasun kualitatiboa dei dakioke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 66. orr.
Jakite zertandunean sar daitezke pentsatzen, igerian, babak egosten edo pianoa jotzen jakitea bezalakoak, eta beste mordo bat, baina ez mordo azkengabe bat, eta hargatik ez dago hemen askotasunik eta jakintsutasunik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
· Ezin zitekeen Ferdinand de Saussure indoeuropeistak hizkuntza egoera errealetan gertatzen den dialekto forma askotasuna ez jakitea, eta deskribatzen du, bada, nola ezartzen den nolabaiteko batez bestekoa, mintzairak loturiko gizabanakoen artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.