Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
askotarikotasun iz askotarikoa denaren nolakotasuna.
Aintzat hartu behar da askotarikotasun kulturala solidaritatez burutu behar duen globalizazioan, eta horren barruan sartzen da egoerarik txarrenean bizi den eta gure geurea den laugarren mundua. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Objektuen, enuntziatuen, kontzeptuen, aukeraketen itxurazko askotarikotasun murriztezinaren ondotik jokoan jarri denean modu nahikoa arriskutsuan elementuen masa bat kopuruz gutxiago izango ez zirenak ezta gutxiago sakabanatuak ere, baina elkarren artean heterogeneoak izango zirenak? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 84. orr.