Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
askorbiko
1 azido askorbiko iz zitrikoetan eta barazkietan dagoen azidoa.
Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa (C bitamina) dituzte. Berria - Gaiak 2006-03-03
Kritikaria ez zen sekula ere konturatu bera zela petaka horretatik edaten zuen bakarra, eta eskerrak, Andrescuk pozoi-dosi txiki batez osatzen baitzuen edukia (laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat), konfiantzazko mediku batek emandako aholkuak zorrozki jarraituz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 166. orr.