Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askojakin bat naizela iruditzen zaio, berak ezer ez dakien gauzez nik halako bi hitz egiten duelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 328. orr.
Askojakina izan beharrik ez dago gauzak horrela gertatu zirenik zalantzan jartzeko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.
Artean ez zekien ezen Rusen -Moskun eta beste hirietan- badirela gizaki askojakinak zeinen bizitza ezin azalduzko enigma baita. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.
Azken lanbide honetan, akademiko askojakinen buruetan, arrazoi erabakitzailearen ametsak (edo loak) mustroak sortarazten ditu erremedio gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Dunga letragabea da eta gizon zuri askojakinek jakinarazi diote letrak falta zaizkiola eta letramotza dela: letra engainagarrien mundura botatzera doa bere burua, Historiaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.
Brayfugle irakasle askojakinak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.
Preterito askojakinak argitu digunez, sabela betearekin jokalariak sutsuago aritzen omen dira zortearen makina eta mahaien aurrean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.
Jordi askojakinak -beti iraganeko pasadizoak kontatzen dituenez, bidailagunek Preterito deitzen diote aurpegira- esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 92. orr.
Ez nekien zer esan, izan ere nire anaia gizagaixoak beti izan nahi zuen erantzunen bat eta ez zuen aho askojakin hura itxi nahi. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.
Asto askojakina ni! Eta inork, askojakin ergel horiek batez ere, ez gaitu ulertzen, horiek uste duten guztia baino askoz ere sentipen finagokoak eta gure pentsamoldean askoz ere aurreratuagoak garelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 214. orr.
Ez dut askojakin itxurarik egin nahi nire ezjakintasuna presakako irakurketa entziklopedikoekin estaliz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.
Amak hanketako mina dueneko aurpegia zuen, eta nire arrebak betiko askojakin airea. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.
benetan askojakina (20)