Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nolatan lege hori ez zaio aldaezin eta betiko agertuko edozein pertsona adimentsuri? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Nik beste sentsazio berri bat nahi dizuet erakutsi, gizon adimentsuek baizik eduki ezin dutena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 107. orr.
Emakume finak balira, emakume gozoak, adeitsuak eta adimentsuak balira, ez litzaidake axolako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.
Azken buruan, gizaki adimentsu orok duen helburua Jainkoaren gorpuztasunaren ideia baztertzea da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 78. orr.
Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da, bakarra, jarduera anitzekoa, fina, mugikorra, sarkorra, kutsagabea, aldaezina, onzalea, zolia. Elizen arteko biblia Jkd 7,22
Shaquille O'Nealek Lakersetik alde egiteko nahia zuela jakin eta berehala jarri zuen martxan bere buru adimentsua. Berria - Kirola 2004-12-15
Robot adimentsuak dira. Berria - Ekonomia 2004-06-12
Gaur egun metroa, trena edo autobusa hartzeko erabiltzen diren txartelak adimentsuak badira ere, makina batean sartu behar dira irakurri eta horrekin edozein eragiketa egin ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Haren aurpegi biribiltxoak ez du oso adimentsua denik iradokitzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.
Esperientzia ikaragarrienak ere kontrolatu eta erabiltzeko gauza izan beharko genuke, gogo jakintsu eta adimentsuaren bitartez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.
Horregatik oro baino lehenago sortutako jakinduria existitzen da, zeina egina izanik ere, zure hiri garbiaren gogo arrazoidun eta adimentsua baita, han goiko zeruetan libre eta betiko dagoen hiria. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.
Egitasmo horren helburua astronautentzako espazio jantzi "adimentsuak" egitea da. Berria - Gaiak 2004-05-15
Pertsonaia maitagarriz beteriko komedia adimentsua da Agnes Jaouik zuzenduriko hau. Berria - Kultura 2004-09-17
Dirutan eta ondasun materialetan ez naiz aberatsa; ez naiz ederra, ez bizkorra, ez adimentsua; baina zoriontsua naiz, eta zoriontsu jarraituko dut! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.
Afektuak menderatzerakoan ez dela bereizterik ergelaren eta adimentsuaren artean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 413. orr.
Eta beraz horrela arima bera da bizidun bezala begetatiboa, sentibera bezala sentsitiboa eta arrazoidun bezala adimentsua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
Saiatu zuhur eta adimentsu izaten, ez ahaztu nire esanak, berorietatik ez urrundu. Elizen arteko biblia EsZ 4,5
Ni ikusia naiz, eroak; ezagutu izan ditut gai batean salbu gainerako guztietan adimentsu, argi, zuhur jarraitzen zutenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.
Aitorenseme-jantzian zegoen taldeko batek, ordea, iraindutzat jo zuen bere burua eta, adimentsu -hau da, ahal zuen pozoi guztiarekin-, erantzun zion kardinalari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Diseinu adimentsua ("Intelligent Design" ingelesez) hautespen naturala kontuan izan gabe unibertsoaren sorrera azaltzeko proposamen bat da, horren ezaugarri batzuk hobeki esplikatzen direlakoan eragile adimentsu bat(zu)ek zuzendutako prozesu baten bidez. ETC-entziklopedia Diseinu adimentsua, Wikipedia
Jakina, kontuak badu zerikusirik diseinu adimentsuarekin ere: hautespen naturalaren mekanismoarekin berdin-antzean ukatzen ahal dira hala orduko teologo naturalek defendatutako kreazioa, nola egungo diseinu adimentsua. ETC-literatura, saiakera Back to Leizarraga, Kepa Altonaga, Pamiela, 2015
Bauerrek Diseinu Adimentsuaren teorikoekin parekatzen ditu, horren guztiz etsai ageri diren arren, horren oker berberean jausten omen baitira beraiek. ETC-literatura, saiakera Gizabere kooperatiboaz, Joxe Azurmendi, Jakin, 2016
Egia zer den eta zer ez den agintzen duena, gizatiarra ez den zerbait, Diseinu Adimentsuaren sustatzaileek behar dutena erabat. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 150 zbk., 2005 - iraila-urria
Diseinu adimentsua biziaren sorreraren azalpen bat da, Darwinen ikuspegiarekin bat egiten ez duena. ETC-zientzia, zuzenbidea Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013
Orain jantzi berriekin heldu dira Kansasera, eta Diseinu Adimentsua jarri diote izena. ETC-prentsa Berria, 2005-05-10
Charles Darwinen eboluzionismoaren aurka Ameriketako Estatu Batuetako eskuin erlijiosoek bultzaturiko "diseinu adimentsuaren" teoriak porrot eta garaipen eguna izan zuen atzo. ETC-prentsa Berria, 2005-11-10
Aurtengo aurrerapen nagusia erabakitzeko orduan, diseinu adimentsuaren eztabaidak eragina izan duela ukatu du Sciencek. ETC-prentsa Berria, 2005-12-24
Horien artean esanguratsuena George Bush dugu, AEBetako presidentea eta "diseinu adimentsuaren" sinestuna. ETC-prentsa Berria, 2005-12-27
Hiri adimentsua (ingelesezko "smart city" terminoaren itzulpena) hirigune berezia da, informazio-bilketarako sentsore elektronikoz osatua, eta informazio hori prozesatzeko baliabide teknologikoak dituena, guneko errekurtsoak modu efizientean kudeatzeko. ETC-entziklopedia Hiri adimentsu, Wikipedia
Hiri adimentsuaren ideia garatzen ari da, eta telebistak, baloiak edo hortzetako eskuilak ere sareari lotuta egongo omen dira. ETC-prentsa Berria, 2015-03-07
Hiri adimentsuaren ideiaren aurka dago Caperna. ETC-prentsa Berria, 2016-04-22
Bai, auto, etxe eta hiri adimentsuak... gure bizitzaren alderdi orotan sartzeko prozesua da eta uko egin behar diogu. ETC-prentsa Argia, 2019-07-07
Hasierako telefono mugikorrek deitzeko bakarrik balio zuten, baina teknologiak aurrera egin ahala aplikazio berriak sortu dira, hala nola SMSak edo mezu laburrak, MP3 erreproduzitzaileak, Bluetooth, argazki-kamera, bideo-jokoak, internet, eta abar; eboluzio honen ondorioz, telefono adimentsuak jaio dira. ETC-entziklopedia Telefono mugikor, Wikipedia
Telefono adimentsua, hau da, Internetera konektatutako telefonoa, azken urteotako iraultza teknologikoetako bat da. ETC-prentsa Berria, 2016-09-22
Smartphone edo telefono adimentsuak ditugu, ehunka aplikaziorekin: jolasak, metroko bidaia aspergarriak arintzeko, eta argazkiak koloreztatzeko programak. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2014-02-07
2010. urtean deskribatu zuen nolakoa izan behar duen marketinak telefono adimentsuaren aroan. ETC-prentsa Berria, 2017-11-24
Hor aurkeztu zituzten gizartean lehen telefono adimentsuak, lehen telebista pantaila lauak, lehen tabletak... ETC-prentsa Berria, 2018-01-19
Horri guztiari osagai berriak gehitu behar zaizkio: geolokalizazioa, telefono adimentsuak eta desesperazioan edozein lan-baldintza onartuko duen populazio prekarioa. ETC-prentsa Argia, 2019-04-21
Horregatik deitzen zaie telefono adimentsuak edo smartphone. ETC-prentsa Berria, 2007-05-30
Orain, Applekin batera, telefono adimentsu gehien saltzen duen marka da. ETC-prentsa Berria, 2013-09-21
3.790 milioi ordainduko dizkio Nokiari haren oinarrizko sakelakoei eta telefono adimentsuei lotutako diseinu eta ekoizpen aktibo guztien truke, fabrikak, IG eta 32.000 langile barne. ETC-prentsa Berria, 2013-09-04
Auto modelo berriak, janzkera estilo berriak, soinu berriak, film berriak, telefono adimentsuak, sukalde egokituak eta abar. ETC-prentsa Berria, 2015-10-18
adimentsu eta (4); adimentsua izan (3); eta adimentsua (5); eta adimentsuaren (3); oso adimentsua (3)