Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abantailatxo iz adkor abantaila.

Berak duen abantailatxoa da jada partida bat jokatu duela, eta hori buruz burukorako bada alde txiki bat.  Berria - Kirola   2004-10-21

Ikuspegia aldatze honek badu gainera beste abantailatxo bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 44. orr.

Gauzen pentsatzaile eta munduaren miatzaile bezala, hau da, kulturalki, euskaldunok baditugu desabantaila askoren artean abantailatxo batzuk, bazterrak aurrera begiak irekita ibiltzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

Begira, datu bilketak egindakoan, abantailatxo hori izaten da: noiztik behin errepasotxo bat emateko egokiera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 231. orr.

Gaur egun, jakina denez, ez dago andre txarrik, eta horrek ere badu bere abantailatxoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus