Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
David Hume izan zen arazoari gehien hurbildu zitzaion filosofoa, baina inolaz ere ez zuen askiro determinatu eta bere orokortasunean pentsatu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.
Ez noa halako ameskeriei balore edo baliotasun txikienik ere onartzera: gorago Analitikako printzipioek askiro erakutsi dute kategoriez (substantziarenaz bezala) esperientzian egiten den erabilera besterik ezin dela egin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.
Izan ere, judizioa analitikoa bada, orduan baieztailea edo ezeztailea izan daiteke, eta ondorioz, bere egia beti askiro berrezagut daiteke kontraesanaren esakuneari jarraiki. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.
Espazioan eta denboran, ordea, agerpenen egia enpirikoa askiro segurtatua eta ametsekiko kidetasunetik aski bereizia dago, baldin eta biak esperientzia batean lege enpirikoen arabera zuzenki eta osoki bilduak badaude. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 190. orr.