Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziurtzat hartu izan dute, beraz, Jainkoen judizioek gainditzen dutela urrundik gizakien ulermena; eta kausa hori bera askiko zen egiaren ezjakinean uzteko gizaki guztiak, sekulako, Matematikak ez balie haiei erakutsi beste egiabide bat, ez xedeez baina bai esentziez eta itxuren propietateez arduratzen dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.
Beraz OTAN-eko soldadoak hor egonen dira ilabete bat, agian epe hori askiko dela bazterren baketzeko. Herria 2001-07-12
Askiko zait, behin bederen, guztiek aitortu behar duten egia bat oinarritzat hartzea; hots, gizaki guztiak sortzen direla gauzen kausak zer diren batere jakin gabe eta berentzat baliagarri dena dutela nahi bilatu eta hori badakitela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.
Jakin balu beraz, askiko zuen A sartzea Xotarreta izenaren hastean eta denen buru baditake lehenagoko izena zuela hola berriz emanen etxeari. Herria 2003-02-13
Eta kontzeptu horiek gutarik urrun direla badirudi ere, gure euskal herrien historia luzeari so bat egitea askiko zaigu ohartzeko azken bi mendeetan, mundu guzian bezala, gure Herrian ere agertu den Estatu-Nazioaren arrakastak baduela ondoriorik. Herria 2004-02-12
86 bidaiari gehiago askiko ziren Miarritzeko aireportua 800 000 ko marrara heltzeko jaz. Herria 2004-01-22