Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askiez izond/iz aski ez dena.

Horrelako autoafekziorik ez egotean, afekzioen aniztasunetik soilik irits daiteke autokontzientziara: berorren baldintza beharrezko baina askiez dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.

Materialismoa alferrikakoa baldin bada nire izatearen argipen-era gisa, orduan espiritualismoa ere horretarako askieza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

Egitatean, arrazoimen hutsa hain da batasun betegina, non, bere printzipioa arrazoimenari bere izaeraren arabera ezartzen zaizkion galdekizun guztien arteko bat bakarrari dagokionez askieza balitz, orduan hura baztertu egin beharko bailitzateke, zeren, hainbestez, printzipioak ez bailuke beste galdekizun guztiei konfiantza osoz erantzuteko mailarik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

Ohar honen asmoa espazioaren idealtasuna oso askiezak diren adibideen bidez argitzeko ateraldia saihestea da, zeren koloreak, gustamena, eta abar, gauzen antolaera ez, baina gure subjektuaren aldaketa soil gisa kontsideratzen baitira bidezki, hots, gizaki ezberdinetan ere ezberdinak izan daitezkeen aldaketa gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.

Idealista eszeptikoa, ordea, gure baieztapenaren oinarria soilik ukatzen duen eta hautemapen zuzenean oinarritzen dela uste dugun materiaren izatearen gure limurtzea askieztzat adierazten duen idealista, hainbestez, giza arrazoimenaren ongile bat da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 168. orr.

Ez ezazu uste izan hemen giza adimenaren askiezaz eta noraezeko mugaz esandakoa erlijioari buruz esana denik; aitzitik, filosofoen esana da, haiek guztiek ezin hobeki ulertua, haien eskola edo iritzia gorabehera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Erroma bera ere, handia izateko jaioa eta zelanbait esateko, betiereko hiria izateko xedatua, ez al zen berehalakoan konturatu lege horien askiezaz?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus