Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askietsi, askiets(i), askiesten du ad askitzat hartu, aski dela uste izan.

Itxaronaldia askietsi nuelarik, hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez, baita botoi gainean itsatsita utzi ere pixka batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Eskerturik gelditu nintzaion Charlyri, oheraino gabe, gure karga ate ondoan uztea askietsi zuelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Ez ninduen askietsi bertso horrek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 181. orr.

Nolanahi ere, hemen gure ezagumenaren erabilera hutsa egitate gisa eta bere ezagugarria aurkeztu izatearekin askiets gaitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Ideia hark elkarren begikotasuna ekarri zuen, ardoak bortiztu; hala non handik berehala ez zuten askietsi herrari sekulako uko egin izana, adiskidantza osoa zin egin zioten elkarri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.

Maiz erregeek berek ere askietsi egiten zuten zetroaz transmisio sinple bat egitea, San Mauroren bizitzan ageri denez. zorionekoak gu, Baldin zuen arinkerian, nahiagoz misterioa eskandalua bainoago, abandonu umiliagarri bat askiesten baduzue, eta ez baduzue bezperako idoloaz biharamuneko kalteduna egiten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.

Ahoz erdietsi informazioa askiesten ez zuelarik, bertzalde, beldurrik batere ez zien bide katramilatsuagoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Kapitainek, berriz, arkabuzarekikoa hobesten, non ez zuten, bertzerik gabe, hura askiesten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez askietsirik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus