Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adimengabe 1 izond adimenik ez duena.

Haren prediku eta doktrina santua nolako debozioz entzun behar zen adierazteko, beste batzuetan bezala, abere adimengabeez -hots, arrainez- baliatuz lotsarazi zuen heretiko fedegabeen zorakeria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko.  Elizen arteko biblia   Sal 32,9

Harrigarria zen benetan nola sorkari adimengabeek ere sumatzen eta ezagutzen zuten Frantziskok azaltzen zien maitasun onbera eta guztiz gozoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Barru kartsuko gizona zen eta behe-mailako izaki adimengabeei ere gupida eta amodio samurra zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

2 (izen gisa)

Zein ere baitzatekeen basa gizon baten ulermena, beti izanen zen noski adimengabeena baino handiagoa. Dena dakien (edo jakina dagoela uste duen) adimengabeak bi gauza behintzat ez dakizki, eta bi gauza horiek dira: bata ez dakit esaten, eta bestea zer da? galdetzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

3 adimengabeko izlag

Santuaren jainkozaletasuna, eta nola adimengabeko izakiek harengana erakarriak ziruditen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.

Gizon horiek, harrapatu eta sarraskitzeko sortuak diren adimengabeko animaliak bezalakoak dira.  Elizen arteko biblia   2 P 2,12

Haren karitate-espiritua eta bihozberatasuna ez zen gizaki premiadunengana bakarrik luzatzen, baita adimengabeko animalia mutuengana ere, narrasti, hegazti eta bestelako izaki zentzudun ala zentzugabeetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Jainkoaz betea zegoen gizon honek jarrera guztiz gizakoi eta errukitsua erakusten zuen adimengabeko sorkarientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adingabeko atzerritarrei (3); adingabeko bat (3); diren adingabeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus