Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aske (ETCn 41.266 agerraldi) 1 izond askatasuna duena, inoren mendean ez dagoena. ik libre; libro.

Esaten zuen kurdu jaio zela, lur aske batean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Hainbat ekintzatan, «Euskal Herri askea» aldarrikatu du gazte erakundeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Bestetik, irakaskuntzak ez duen ondorio onuragarri bat izan dezake jakintza hedatzeak: herritar ororen esku egonik, gizarte osoaren kultura maila garaiagoa da, eta hori, funtsezko osagaia da gizarte demokratiko, aske eta partehartzaile baterako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Elkarren maitasunez askeak zirela uste izan zitean, eta zorion hark askeak zirela sinesteko segada jarri ziean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 89. orr.

Bereziki, (10iii) bezalako hizkuntzak, testuinguru askeko erregelak darabiltzan osagai-egiturazko deskribapenaren ahalmenetik harago daudenak, formaldatzeen bitartez erator daitezke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

Orduan bera askeago sentitzen baitzen edozein gauza idazteko eta horrelaxe egiten zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.

Har ditzagun esperientzia eta alegoria lagun, eta eska dezagun hiri zuzenena, hiri askeena, hiri ederrena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Hor ikasi zuen bidenabar Otsabide ez bezala, 1942ko azaroaren 11 arte gunalde askean zegoen Arbide ere okupatu zuela aleman armadak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Gero hegoalderago jaitsi da, Turkestan askeraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.

Herri konkistatuek eta herri askeek betidanik hitzartu dute, euren arteko hitzarmen eta itunetan, bakoitzaren legeria zibila zaintzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 39. orr.

Gizon askea da bere pentsamenduaren mugaraino joateko beldur ez den hura.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 87. orr.

Lege horiek, De Cive-ren arabera, estatua sortu aurretikoak dira: gizon askeen arteko itunetik sortu dira, herritar izango direnen artetik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Ikara eta euforia egun haietan neure buruaz lotsarazten ninduten gizon eta emakume asko ezagutu nituen, gazte eskuzabalak bihotz emonak espiritu askeak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

Adio jende askea, adio etxea; adio tronua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Ikur linguistikoa arbitrarioa denez, badirudi modu horretara zehazturiko hizkuntza sistema askea dela, nahierara antola daitekeena eta soilik hastapen arrazional baten mendean dagoena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Bai, herritarrok, bai; erlijioa eta sistema askea bateraezinak dira; badakizue hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Platonen ustez, jakite politikoa jakite filosofikoaren mende dago; Aristotelesekin, aldiz, politika askea da, autonomoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

-Gizon askea nauk, hire mintzaldietan hainbeste aipu dituan horietarik bat, eta ene biziarekin nahi dudana egiten diat, nehori esplikaziorik eman gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

Adats askea bi eskuekin goitik behera lizunki laztantzen zuen bitartean justu zer galdera egin nion ahaztu egin zitzaidala ohartu nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.

Berez askeak diren bi hitz (edo gehiago) elkartuz, unitate lexiko berria sortzen du hitz elkarketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bost gazteek zaletasun ezberdinak zituzten eta mihiak aske zerabiltzaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Horietatik bi espetxeratzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak eta hiruri, bermea ezarri zien aske irten ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Herriak heroi moduan hartzen zituen aske geratutako presoak, eta nik aipatutako bi horiek, gero lagun handi egin nituenak, gelara gonbidatu nituen, eskola orduak amaitu eta gero.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 65. orr.

Emakumeak banan-banan begiratzen die guztiei, eta aske dagoela ohartzen da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.

Bien maitasunaren puzzlea osatu arte ez zela aske izango.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Fusilaren hedea aske zeukaan bizkarretik zintzilik, eta burua gureganantz makurtuta, zuzen begiratzen ziguan, begiak zabal-zabal, dena gogoratu nahiko balu bezala, eszena hura bere begien barrenean finko inprimatuta gordetzeko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Eta alde batetik bilau eta zikin sentitzen banintzen ere, bestetik aske eta garbi nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.

Bere kontrolpetik aske geratu nintzen, bestela ezingo nuen nik egin nahi nuena burutu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Fidantzapean aske badaude desagertu egingo dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Programa akademikotik aske ibili zale, ikasleokin kolega gisa jokatzea gustatzen zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Izualdi haren ondoren beste bat etorri zen, biok aske geratutakoan eztabaidatzen aritu baitziren "piztia arriskutsuari" txerto hilgarria sartzea komeniko ez ote zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 73. orr.

Zenbait urtetan aske ibili naiz, egunerokotasunean bortxatua sentitu gabe bizi izan naiz, argitasuna eta biok aurrez aurre, naturari begiratzeko eta neure buruarekin egoteko behar bezainbeste denbora hartuz...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

3 (erkaketetan)

Hala ere, uste dut nik irakatsi nahi diodana ez dela beti bat etorriko berak jasotzen duenarekin, pertzepzioen mundua oso subjektiboa izanik, ura bezain aske eta iheskorra ere badelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 397. orr.

Begira: zaldiek gutxiago sufritzen dute gizakiek baino, eta askeagoak dira, erantzukizun gutxiago dutelako.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 50. orr.

Narratzailearentzat, gizakien artean badira mailak: Marcel Martin eta Victoria bera baino gorago daude, ulergaitz zaizkion erreferentziak darabiltzate, askeagoak dira, zintzoagoak, bera baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 124. orr.

Elizbarrutiko apez xumeena apezpikua baino askeago da, bereziki abertzalea balin bada.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 125. orr.

Aske sentitzen naiz, espetxean ez banengo bezala, bizitza osoan giltzapeturik eduki nauten espetxe batetik irten berria banintz bezain aske.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Badakit, baita ere, hiltzailea edo hiltzaileak oraindik kaioak bezain aske dabiltzala -gogorarazi zien-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.

4 aldagai aske

Horiek, unibertso batean interpretatzean, egiazkoak edo faltsuak izango dira, baina aldagai askeak dituztenek, aldiz, aldagaia nola interpretatzen den horrela izango dute egia-balioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

5 amodio aske (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Amodio askea amodiozko harremanak ezkontza erlijio, estatu nahiz ideologia orotik ezarritako erakunde orotik kanpo bizitzea aldezten duen jarrera eta gizarte-mugimendua da.  ETC-entziklopedia   Amodio aske, Wikipedia

Adibidez, hippien garaian, underground eta kontrakultura mugimendua eman zenean, amodio askea aldarrikatzen zenean, emakumeek jasandako ekintza larriak kontatzen dira.  ETC-prentsa   Argia, 2010-02-14

Party haiek, eta egin nahi genituen gauzak: komunetan bizi, iraultza sexuala, amodio askea; Marck ez da izan sekula amodio askearen aldekoa baina. ETC-literatura, saiakera   Ezinezko-maletak, Juanjo Olasagarre, Susa, 2004

6 aske utzi

"Ona da drogak aske uztea nornahik har ditzan?" bezalako galdera soilen ordez, orain badirudi kontuak nahasiago gertatzen zaizkigula: biziaren garapenean parte har dezakegu?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

Hirian sartu ziren, nehon gelditu gabe, eta portu bazterrera iristean, zaldiak aske utzi zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Sarekadan harrapatu anitz aske utzi zituzten biharamunean berean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Aitorren atxiloketari dagokionez, berriz, zer nahi duzue esatea? Letra handi-handiz atxilotu dute, eta baliteke egun batzuk barru letra txiki-txikiz aske uztea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.

Irudimena aske utzi eta kanpaia jotzen hasi nintzen haren kutixien arabera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

Nobela amaitu arren ez dute idazlea aske utziko, irakurleen artean arrakasta lortzen duen arte itxoingo dute.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Ez zituzten, horregatik, bagoi andeatuko ehun ta hirurogei presoak aske utzi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.

Handik egun batzuetara, aske utzi zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Epaileak, galdeketak berriro errepikaturik, dendaria errugabea zela ohartu eta aske utzi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 240. orr.

Aita freudiarraren zeregina ere horixe zen: ezin da plazeraren printzipioa erabat aske utzi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.

Ene gogoetak paper batetara lotzen ditut eta, aldi berean, aske uzten".  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 103. orr.

-Annie Ebrel da.. . erran zuen ahapez bezala eta Ahotsaren oihartzun samurrak gela hantzen zuela, bazterrez bazter, kontrabaxuak bozak aske utzi isiluneak betetzen zituela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.

Baina umetxoarena bezalako beso meharra sentitu zuen hatzen azpian eta aske utzi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 221. orr.

1693. urteko maiatzerako epaiak amaitu ziren eta epaitzeko geratzen ziren 9 sorginak aske utzi zituzten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 86. orr.

7 aukera aske

Esakune problematikoa, beraz, (objektiboa ez den) ahalgarritasun logikoa baino adierazten ez duena da, h.d., halako esakunea onartzeko aukera askea, bere hautazko onarpen soila adimenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

8 bektore aske (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Elkarrekin ekipolenteak diren bektoreen multzoa bektore aske bat dela esaten da, eta luzera, norabide eta noranzko berdinarekin definitzen den bektore bat da, jatorriko eta helmugako puntua gorabehera.  ETC-entziklopedia   Bektore (matematika) Wikipedia

da T zorizko bektore askeen zt=Xtut batezbestekoa; batezbestekoak zero dira, eta bariantzak (2XtX't, (ikus baldintza nahikoak 8.A eranskinean).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

b) Aurreko atalean lortu ditugun ^ parametroaren balioetarako, ^, 0,1^, ^ sistema askea izateaz gain ^-ko oinarria ere bada, ^ espazio bektorialaren dimentsioa 3 baita eta sistema hiru bektore askez osatuta baitago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Aljebra: teoria eta ariketak, Askoren artean, UEU, 2013

9 bertso aske1 (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Bertsoak gizartean hartu duen indarra ikusita baliteke posible izatea bertso askea oztopatu nahi izatea.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-01-21

Poeta hau Brasilgo onenetan kokatu dute adituek, hitzarekin ez duelako maniobra eta artifizio arrarorik egiten, bertso askea darabilelako.  ETC-prentsa   Berria, 2005-07-12

Ordura arte poesia arabiarrak landutako errima klasikoa gainditu, eta bertso askeko poesia idazten hasi zen.  ETC-prentsa   Berria, 2007-06-22

Nerabezaroan, ordea, hainbat estilo moderno aztertu zituen; esate batera, bertso askea, Shinkichi Takahashi poeta dadaistak eta Taré Tominaga-k hagitz laudatua. ETC-entziklopedia   Ch? ya Nakahara, Wikipedia

10 bertso aske2 (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Feminista, aurrerakoia, euskalduna eta oraindik PSNko bertso askea, baina denbora gutxirako. ETC-prentsa   Argia, 2015-03-01

11 eduki aske (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Eduki askeko 50 GB eta 20 ekitaldi baino gehiago izango dira; 50 pertsonatik gora lanean egongo dira.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-27

Teknologia berrien eremuan eginiko asmakizunengatik ez eze, Interneteko eduki askeen alde eginiko lan eskergatik ere egin zen ezagun, eduki askeen abokatu gisa ezagutzeraino.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-15

Beraz, sarean libreki kontsulta dezakegun entziklopedia bat da, eleanitza, web-orriduna eta eduki askekoa.  ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

GNU Free Documentation License (GFDL) (Dokumentazio Librearen Lizentzia) eduki askerako copyleft software lizentzia lizentzia bat da, Free Software Foundationek GNU proiekturako sortutakoa.  ETC-entziklopedia   GNU Free Documentation License, Wikipedia

Wikibooks (euskaraz, Wikiliburuak) eduki askeko liburuak sortu eta plazaratu egiten dituen Wikimedia Fundazioa Wikimediaren proiektua da, edonork edukiak gehitu eta aldatzeko aukera eskaintzen duena.  ETC-entziklopedia   Wikibooks, Wikipedia

Gainera Wikimedia proiektuak eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.  ETC-entziklopedia   Wikimedia Fundazioa, Wikipedia

Wikiztegia (ingelesez, "Wiktionary") eduki askeko hiztegia sortzea helburu duen Wikimedia Fundazioa Wikimediaren proiektuetako bat da, edonork edukiak gehitu eta aldatzeko aukera eskaintzen duena. ETC-entziklopedia   Wikiztegia, Wikipedia

12 elektroi aske

Azkenerako, Baggio Juventuseko ikur eta kapitain bilakatu zen, elektroi aske moduan.  Berria - Kirola   2004-04-28

13 energia aske (corpusean ez dago; ETCn 402 agerraldi)

Sortutako ika-mikagatik, ordea, kontuak eman zituen atzo: Gibbsen energia askearen balioa eta Hessen legea badirela curriculumaren zati.  ETC-prentsa   Berria, 2011-06-15

Viktor (1885-1958) baso ingeniari eta asmatzaile izan zen eta basogintza, nekazaritza, hidrologia, uraren biziberritzea, energia askeak, etab. ikertu zituen.  ETC-prentsa   Argia, 2007-03-04

Zaila da bietako bakoitza zehatz kalkulatzen, eta, hala ere, egitura posible ororen energia askea kalkulatzeko, haien arteko aldea kalkulatu beharra dago.  ETC-literatura, saiakera   Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Zeren, ohiko interpretazioaren arabera, ez baitirudi sistemaren "energia askea" hormaren eta esekitako gorputzen posizioaren mendekoa denik.  ETC-literatura, saiakera   Annus Mirabilis, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Jeinuak egiaz, giza espirituaren energia askeen eta garaien bezala, indibidualitatearena bakarrik izan behar du eta genero karakterrean aldioro trabak aurkituko ditu.  ETC-literatura, saiakera   Idazti hautatuak, Wilhelm von Humbolt (Pello Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2001

Gibbs energia askea zein energia askea deritzo maiz Gibbs energiari.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Energia askea lortzea da haien helburu nagusia, eta, horretarako, elikagaien erabilera azkartzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

ATP molekula oso garrantzitsua da, zelularen metabolismoko erreakzio kimiko askotarako behar den energia askea metatzen baitu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Milaka adibide jar ditzakegu arlo desberdinetan: sistemaren energia askea, zatitzaile komunetan handiena, polinomioaren bigarren deribatua.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

Oreka beste oinarrizko kontzeptu bat da, eta energia aske deritzon magnitude termodinamikoaren bidez definitzen da ongien. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

14 erabakimen aske (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Filosofian, erabakimen askea gizakiak bere erabakiak eta ekintzak bere baitan edo mendean daudela ezartzen duen pentsaera da; determinismoa ez bezala, zeinak borondatea zenbait indarren mendean daudela baieztatzen baitu.  ETC-entziklopedia   Erabakimen aske, Wikipedia

Nobelagilearen asmoa zen, nolabait, gaizkilearekin enpatizatzea; eta, bide batez, erabakimen askeari buruzko irakurketa morala eragitea, hain zuzen, etika judu-kristauaren ildotik.  ETC-literatura, saiakera   Laranja mekanikoa, Anthony Burgess (Ion Olano Carlos), Meettok, 2018

Eta, jakina, animalia guztien artean askeena gizakia da, gainerako animaliek ez daukaten erabakimen askea daukalako.  ETC-literatura, saiakera   Tomas Akinokoaren lan hautatuak II, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Eta gure nortasuna, osoko eskubidea duen subjektu politikoa eta bere erabakimen askea aitortua izateko abiapuntua.  ETC-prentsa   Berria, 2013-03-31

Pertsona horrek bere erabakimen askearen arabera egin behar duela beharrizanaren balioestea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

Neurri handi batean, objektuaren autokontzientzia errepresentazio-esparruaren hautemate-kontzientzia baino ez da, esparru erreferentzialaren subjektu estetikoaren erabakimen askea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 88 zbk., UEU, 2014 - urtarrila-martxoa

"Hautuaren erabakimen askea" gauzatzeko "borondatearen askatasuna" eman behar da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 99 zbk., UEU, 2016 - urria-abendua

Jende ez gutxik esan du zientziak erakutsi duela ez dagoela erabakimen askerikETC-zientzia, zuzenbidea   Gogoeta - Bide irekiak, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2019

15 erorketa aske

"Eneko: erorketa askearen antz handiagoa dik ariketa honek tiro parabolikoarena baino!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

16 erradikal aske

John Hopkins Unibertsitateko zientzialariek azaldu zutenez, bi bitamina horiek erradikal askeak deituriko molekula kaltegarriak suntsitzen dituzte, gaitzaren prozesua motelduz.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Osasun aldetik: zerk egiten digun kalte, zerk mesede, etc; jangaien makro- eta mikro-nutrienteak (proteinak, erradikal askeak, karbohidratoak, mineralak, aminoazidoak etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

17 eskalada aske (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Helburua lortzen badute, lehen aldia litzateke eskalada askean bide hori egiten dela.  ETC-prentsa   Berria, 2005-02-02

Azkenik, Fly or die lanak Dean Potter-en bi pasioak erakusten ditu, eskalada askea, eta Base jauziak.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-05-11

Eskalada askea: eskalatzen gauden heinean, horman aurki ditzakegun laguntza artifizialik gabe egiten den progresioa da. ETC-entziklopedia   Eskalada, Wikipedia

18 hautamen aske

Hautamen librea ezartzen askatasuna ezabatzen duen halabeharraren pean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.

Ez du "hautamen aske" delakotik ezer ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.

Guk gaitza egitea gure hautamen libretik zetorrela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.

· Gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 47. orr.

19 irrati aske (corpusean ez dago; ETCn 135 agerraldi)

Irrati askeak, eremu elektromagnetikoaren okupazio librea aldarrikatzen duten irratiak dira.  ETC-entziklopedia   Irrati aske, Wikipedia

Dial horretan 18 urtez emititu izan du Radio Bronka irrati aske eta libertarioak.  ETC-prentsa   Berria, 2005-01-21

80ko hamarkadan Euskal Herrian izan zen irrati askeen loraldian jaio ziren, eta, lanari esker, irrati dialean irautea lortu dute.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-09-26

Irrati aske eta lokal batzuek aukera hau erabiltzen dute, Dialeko puntuan duten tokia egunean zehar bete ahal izateko, entzuleak beren seinalea gal ez dezan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 32 zbk., UEU, 2000 - urtarrila-martxoa

Baliabide gutxiko emandegiek egunean zehar 24 ordu betetzeko izaten duten programazioari dagokio "saski-naski" izeneko hau; hauxe da, adibidez, tokiko emandegi eta irrati askeen kasua.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekoizpena eta errealizazioa, Arantza Gutierrez, UEU, 2001

Horrez gain, lehendik ere banuen informazioa, horrelako emisora batean lan egin nuelako 1984/85 ikasturtean eta Orion egindako Irrati Askeen Lehenengo Topaketan ere egon nintzelako.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal irratigintzaren historia, Arantza Gutierrez, UEU, 2002

Irrati askeen mugimendua 1970eko hamarkadan sortu eta garatu zen Europan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 47 zbk., UEU, 2003 - urria-abendua

Irrati Ekoizpen Zentro moduan, 2001ean abiatutako ekimenari hogei bat irrati aske eta komertzial batu zaizkio.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazio-enpresa: kalitatea, helburu eta xede, Maria Gonzalez Gorosarri, UEU, 2012

Arantza Gutierrezek Euskal Herriko irratiaren historia sakonki jarraitu du (2002), baita irrati askeen eta komunitarioen garapena eta eboluzioa ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 103 zbk., UEU, 2017 - urria-abendua

20 konkurrentzia aske

Zerbitzu publikoen defentsa egiten dute, eta "konkurrentzia askearen» proiektua arbuiatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

21 kutxa fluxu aske (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kutxa Fluxu Askea modu askotan kalkula daiteke, baina ohikoena honako hau da: ETC-entziklopedia   Kutxako fluxu aske, Wikipedia

22 kutxako fluxu aske (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Finantza korporatiboan, kutxako fluxu askea, entitate korporatibo batek, bere balio-edukitzaile guztietatik, banaketarako erabilgarri dituen kutxako fluxuak begiratzeko era bat da. ETC-entziklopedia   Kutxako fluxu aske, Wikipedia

23 lerro aske (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Lerro askea olerki-hizkuntzaren adierazpide poetiko garaikidea da, estrofa tradizionalek ezartzen zituen mugak gainditzeko modua bezala sortuta. [...] Esan daiteke lerro askea prosa poetikotik oso gertu dagoela baina tipografiaren ikuspuntutik poetak lerroen itxura formala gordetzen du, hau da, lerroen arteko pausak.  ETC-entziklopedia   Lerro aske, Wikipedia

Lerro zuria eta batez ere lerro askea zabaltzen hasi zirenetik, orrialdearen bi aldeetatik marjinak oso zabalak egitearekin -eta testua justifikatu gabe uztearekin, noski-, edozer gauza izan daiteke poesia.  ETC-literatura, saiakera   (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016

Soneto ingelesen forman (4-4-4-2) azkeneko bikoak poema ondo ixteko balio duen gisara, eibartarraren azkeneko lerroek funtzio antzekoa betetzen dute, nahiz eta lerro askea darabilen beti. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-19

24 merkatu aske

Merkatu askeagatik Europak nahi duenari gehiegi iritzi dio MMEk.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Mercosurrek handitzen eta indartzen jarraitzen badu, Estatu Batuek beraiek diseinaturiko ALCA Ameriketako Merkatu Askerako Akordioak ez du etorkizunik izango.  Berria - Harian   2005-12-20

Truke-tasa finkoa eta merkatu askea atxikitzen baditu, bi horien arabera ezarri beharko du diru politika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Horiek, bistan da, barne mugarik gabeko estatua behar dute, eta merkatu aske baten gogotan dabiltza.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Merkatu askearen filosofiaren menpe uzten ditu gizarte premiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Merkatu askeko politikei eutsiko zietela iragarri zuten.  Berria - Mundua   2004-04-29

25 orpo askeko eski (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Telemark eskia edo orpo askeko eskia eski-teknika bat da, alpetar eski eta eski nordikoaren osagaiak nahasten dituena. ETC-entziklopedia   Telemark eski, Wikipedia

26 partikula aske (corpusean ez dago; ETCn 40 agerraldi)

Fisikan, partikula askea inolako kanpo-indarrik nabaritzen ez duen partikula da.  ETC-entziklopedia   Partikula aske, Wikipedia

Translazioaren uhin-funtzioa zera da: molekularen masa duen partikula aske batek (edota oso kutxa handi batean dagoen partikula batek) lukeena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Haizeak bi mekanismoren bidez higatzen du: a) deflazioa, partikula askeak arrastatzea eta hustea eragiten duena, eta b) korrasioa (edo abrasioa), higadura haizeak daramatzan partikulek eragiten dutenean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

E=hf ekuazio ezagunaren analogia bat baliatuz, formula sinple bat idatzi zuen De Broglie-k partikula aske bati zegokion uhin-luzerarentzat (beraren gain eragiten duen indar garbirik ez denean deritzo partikula bati aske).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009

Momentu angeluar hori esleitzeko, lerro zuzen batean zehar p momentu konstantean higitzen den partikula aske bat kontuan hartuko dugu, eta bai O jatorria deituko diogun puntu bat ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Era horretara, atomoaren, edo nukleoaren, osagaiak bakartu eta partikula askeak bezala azter daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

27 piñoi aske (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Piñoi askea ardatz bati noranzko batean aske biratzea eta kontrako noranzkoan engranatua izatea ahalbidetzen dion mekanismoa da. ETC-entziklopedia   Piñoi aske, Wikipedia

28 software aske (corpusean ez dago; ETCn 152 agerraldi)

Software askearen alde azaldu dira Donostian.  ETC-prentsa   Berria, 2003-10-08

Gainera, software askea erabiltzen du musika egiteko, eta hori gaur egun bultzatu beharrekoa iruditzen zait.  ETC-prentsa   Berria, 2005-02-17

Hala ere, lehen copyleft lizentzia legala software askearen aita gisa hartua den Richard Stallmanek sortu zuen GPL (General public license) izenarekin.  ETC-prentsa   Berria, 2006-05-23

Filma Euskal Herrian software askea garatzen ari diren pertsonetan oinarritua dago.  ETC-prentsa   Berria, 2007-05-16

Kulturklikeko lan taldeak sortutako eduki guztiak Creative Commons 3.0 by-nc-sa lizentziapean egongo dira, eta software askeko tresna erabiliko dute: WordPress.  ETC-prentsa   Berria, 2010-03-02

Era horretan, software askeko sistema eragilea eta ohiko erabilerarako tresnak euskaraz izango dituzte erabiltzaileek.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-19

Ondoren, horiek euskaraz lortzeko nora jo behar dugun jakin nahi izan dugu eta azterketa horretan ari ginela, software askearekin egin dugu topo.  ETC-prentsa   Argia, 2003-05-29

Bestalde, software askearen aldeko apustua egitea erabaki dugu, eta OpenOffice ofimatika paketea instalatu dugu.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-01-29

Badirudi ez dugula asko egiterik, baina aholku orokor bat ematearren, software askeko sistemak gero eta gehiago erabiltzea autodefentsarako egokia izan daitekeela uste da.  ETC-prentsa   Argia, 2013-09-22

Software askea eta ekarpenak modu ez-murriztaile batean argitaratzeko saiakera handia egin zuen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Audrey Tang, Autrijus Tang jaiotza-izenez, taiwandar software aske programatzailea da.  ETC-entziklopedia   Audrey Tang, Wikipedia

Software askea duten lizentzia askok (BSD Sistema Eragileak, X Leihoko Sistemak, Apache zerbitzu guneak... duten lizentziak, adibidez) ez dira copyleft lizentziak, nahiz eta erabiltzaileari berrikuntza berriak transmititzean lizentzia mota berdina jartzea ez dio derrigortzen.  ETC-entziklopedia   Copyleft, Wikipedia

Kritikoak Raymondek bere sustapen pertsonalerako software libre edo software askea bahitu duelako salatu dute. ETC-entziklopedia   Eric S. Raymond, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus