Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askatze iz loturik edo nolabait itsatsirik zegoenak egoera hori uztea edo halakoari utzaraztea.

Askatze hori ez dela barkaberatasunezko neurri bat azpimarratu zuen, legeak berak aitzinikusten duen zigor antolamendua baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Ohoragarria da, ohoreetan kuttunena naski, herriaren askatze eta salbatze bidean sartzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

Iban Zubiaurreren kasua askatze bidean da.  Berria - Kirola   2006-02-23

Eta horixe da jolasa: bere eskuko esanen talka bat, esaldien josi-askatze bat, esanahien elkar-urratzea eta hotsen gurutzatze atzenkorra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

Joan Frantzisko Petriarenaren, Xenpelarren, jaiotze urtea lagungarri gerta dakiguke korapiloa askatze aldera.  Berria - Kultura   2004-11-05

Abokatuak joan den abenduan lehen askatze eskaera helarazi zion epaileari.  Berria - Harian   2005-01-08

Gauza bata eta bestea askatze-agiriek arautu zituzten; agiri horiek gure ohituren parte bat osatzen zuten, eta parte hori idatzita geratu zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.

Horregatik, arrazoimena teoria sofistikoetatik askatze honek zailki lortuko du bere gogobete osorako behar den nabaritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus