Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du baztertzen Bev Shaw, barren-barrenean, aingeru askatzaile bat ez baizik deabru bat izatea, erruki itxuraren azpian harakin batena bezain bihotz gogorra ezkutatzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 188. orr.
Larrialdian askatzaile eta mesedegile den Jauna goresteko deia. Elizen arteko biblia Sal 107,1 tit
Neuk laguntzen dizut; ni, Israelen Jainko santua, nauzu askatzaile. Elizen arteko biblia Is 41,14
Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea. - 0. orr.
Israelen Jainko santua da zure askatzailea: lur osoaren Jainkoa deritza. Elizen arteko biblia Is 54,5
Eta zure askatzailearen izena jakitearren saiatzen ez zarenez gero, hara bada, jakin ezazu, Don Kijote Mantxako dela nire izena, zaldun ibiltari eta borrokazalea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.
Bat egin dezagun gure Askatzailearekin hain gartsuki eta beragana argi hain distiratsuak eraman gaitzan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.
Obra horrek ederto islatzen ditu gure lotura emozionalak, ahalmenak eta mugak, emakumeen arteko adiskidetasunaren balioa, familia-bizitzaren mendekotasuna, amodio askatzailea eta suntsitzailea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.
Hitzak eta hizkuntza elkarren arteko konbentzioa omen dira, baina hala ere: ez dago hitz askatzailerik aldi berean lotzen ez duenik; ez dago horko bazter hori edertu arren hango hura desitxuratzen ez duen metaforarik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.
Sarritan aipatu da Israel, Aljeria, eta beste mugimendu askatzaile indarkeria erabiltzen zutenen eragina ETArengan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Zergatik zen komunista, zergatik yogaren eta ekialdeko filosofien zale, zergatik barazkijale, zergatik borrokatzen zen heziketa askatzaile eta duin baten alde. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.
Eta zer gertatu zitzaion Idoiari, zer ostia gertatu zen nire harreman askatzaile eta bizigarri hartan, mundua irensteko ahalmena ematen zidan hartan guztian? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.
Bai baitzekien, Jesusen eskolan ikasita, maitasuna dela munduan indar askatzaile eta berritzaile bakarra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Ez dakite miresten zigorra hartzeko gauza denaren ausardia askatzailea, ezin dute psikopata konprenitu. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.
Airearen zafrada askatzailea sentitu nuen aurpegian, eguzki izpien epela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 220. orr.
Lukreziok, horrela, aurrea hartzen die poesian bere helburu askatzailearen aurka baliatua izan zitekeen berezitasuna ikusi nahi dutenei. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.
Kode berriak askatzailea izan nahi badu, bestelako kode hegemonikoen errautsetatik -hondakinetatik, alegia- sortu behar da, eta beste formula batzuk aurkitu bere mezua plazaratzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 107. orr.
Planteamendu horrek, hasieran behintzat, ondorio askatzaileak izan zituen Agustinen ikuspegiekin alderatuz gero. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.
Herrialdeko ereserkia Maracanako estadioan, gaueko bederatziak puntuan, jokatzear zegoen Askatzaileen Kopako finalaren atarian. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.
laguntzaile eta askatzaile (3)
askatzailea izan (4); zure askatzailea (3)
bizi eredu askatzaileak (4); zure askatzaileak (3)