Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adimendutsu izond adimentsua.

Nire adinekoa-edo zelarik, burutsu eta adimendutsu zen Jesus, sinagogako doktoreen doktore eta jakintsuen jakintsu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Jende adimendutsuak miresten zituen eta aitatxik horren froga oraintxe eman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Gure herriak pentsalari eta inteligentzia gailen gutxi eman du; baina, alderantziz, bataz besteko jende adimendutsua da euskalduna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

Hantxe ni, hain adimendutsu nintzena zoro adimendu gabe bihurtua!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Neure senak erabaki adimendutsu hartarat bulkatu baninduen ere, egoera hark ez zuen luze iraun, ondikotz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus