Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aska iz abereei janaria jartzen zaien kutxa moduko ontzia, gehienetan zurezkoa.

Lurra lantzen dizueten idi eta astoek belar gozoa izango dute jateko, aska betean izango ere. lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.  Elizen arteko biblia   Is 30,24

Behar du arditegia plantan eman, mañaterak ongi finkatu, askak azkartu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Idirik ezean, askak hutsik; beharrezkoa idiaren indarra uzta oparoa izateko.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,4

Abere azkarrenek estaltzen zutenean, Jakobek ziriak jartzen zituen asketan, abereen begien aurrean, zirien aurrean ernal zitezen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 86. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen; ez zen onik sentitzen, eguneko neke guztiengatik agian, eta parean harrapatu zuen ur harengatik guztiagatik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus