Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
2002an ospitaleetatik kanpoko asistentzia gastua 323 milioi eurokoa izan zen, 2001ean baino %10 gehiago. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Talde horiko lau mosketariak izan ziren berriz partidako onenak: Bryantek 26 puntu, zazpi errebote, bost lapurreta eta lau asistentzia lortu zituen; O'Nealek, 18 puntu eta zortzi errebote; Malonek 20 puntu, 14 errebote, sei asistentzia, bi lapurreta eta txapel bat; eta Paytonek 12 puntu, 13 errebote eta bi asistentzia. Berria - Kirola 2004-04-03
Espainian Osasun asistentzia bezala ezagutzen da baina Latinoamerikako herrialde batzuetan arreta mediko, asistentzia mediko, osasun-arreta edo osasun-arreta bezala ezagutzen da. ETC-entziklopedia Osasun asistentzia, Wikipedia
Jende askok lan egiten du astean zazpi egun, oporrik gabe, batez beste 20 ordu estra sartuz astero, derrigortuta eta kobratu gabe, bizirauteko beharrezkoa den gutxieneko soldatatik behera irabaziz, baldintza oso kaxkarretan eta osasun asistentziarik gabe. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-17
Greban dauden Gurutzeta ospitaleko anestesistek gatazka konpontzeko "batere asmorik" ez dutela salatu du Osakidetzako Osasun Asistentziako zuzendari Jon Darponek. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-04-30
Medikuntza arloan, osasun asistentziako zentroak osasun zentro bilakatu dira, garai bateko gizarte-laguntzaileak gizarte-langileak dira egun. ETC-prentsa Berria, 2004-09-29
AEBetako enpresa-sisteman eredua den honetan, langile gehienak lanaldi partzialean ari dira, soldata kaskarrekin eta osasun asistentziarik gabe. ETC-prentsa Berria, 2005-09-29
Espetxeetako osasun asistentzian "arduragabekeria" dagoela salatu du Askatasunak, eta, haren arabera, espetxean bertan beti ez diete gaixo dauden euskal presoei behar besteko laguntza eskaintzen. ETC-prentsa Berria, 2007-08-21
Osasun asistentzia egoki eta duinerako eskubidea eskubide unibertsala da. ETC-prentsa Berria, 2008-11-01
Herriari dagokio ezarritako neurri murrizkor horietatik libratzea, osasun asistentzia egoki eta duina izan dezaten. ETC-prentsa Berria, 2009-07-05
"Neurri zorrotz horiek ez dute ahalbidetzen Jose Ramonek behar duen osasun asistentzia", ohartarazi du elkarteak. ETC-prentsa Berria, 2011-08-20
Irakasle ia gehienek irakaskuntza lana eta osasun asistentzia frontean bateragarri egin beharko zituzten, nahiz eta epe laburrerako izan. ETC-literatura, saiakera Ikasi eta irauli, Askoren artean, Txalaparta, 2006
Dena den, Gizarte Babesaren Estatistiken Europar Sistemak (SEEPROS) gizartebabesa definitzeko orduan, osasun-prestazioak, osasun-asistentzia, ezgaitasuna, zahartzaroa, biziraupena, familia, langabezia, etxebizitza eta gizarte-bazterketa barnebiltzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 95 zbk., UEU, 2015 - urria-abendua
Gizarteek osasun-asistentzia emateko antolaketa modua ere aldatu da, eta ez maila txikiagoan. ETC-zientzia, zuzenbidea Bioetika eta etika medikoa medikuntzako ikasleentzat, M. Isabel Marijuan Angulo, EHU/UPV, 2016