Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilkiasen seme Eliakimek, Xebnak eta Joahek hau erantzun zioten asiriar ordezkari nagusiari: - Mesedez, hitz egiguzu arameeraz, ulertzen baitugu. Elizen arteko biblia 2 Erg 18,26
Haranean barrena zihoala, asiriar soldaduen aurretalde bat atera zitzaion bidera eta, geldiaraziz, galdetu zioten: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.
Oholak prostituzioan jardun zuen nirea izan arren; maitemindu egin zen bere maitaleez; asiriar gerlariak ziren denak. Elizen arteko biblia Ez 23,5
Hitz hauek entzutean, asiriar gudarostearen buruzagiek, erabat izuturik, jantziak urratu eta kanpalekuaren erdian oihu eta garrasi handiak egin zituzten. Elizen arteko biblia Jdt 14,19
Neobabiloniar Inperioak, oro har, bere asiriar mugagizonen basakeriaren aurka mundu babilonikoaren barruko errebolta morala azpimarratzen zuenak, azkenean Juda deserrotu zuen, Asiriak Israel deserrotu zuen bezalaxe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Ematen du Asiriar Inperioaren ondorengo estatu neobabiloniarrak Egiptoren jarraibideari segitu ziola mertzenario helenikoak alokatzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.
Babiloniarrak eta Pekod, Xoa eta Koako leinuak, eta berauekin asiriar guztiak, gazte ederrak, gobernari eta agintariak, gerlari bikain eta zaldun trebeak. Elizen arteko biblia Ez 23,23
Resh alfabeto semitiko askotako 20. hizkia da, tartean alfabeto feniziarrean, alfabeto hebrearrean, alfabeto asiriarrean eta alfabeto arabiarrean (',). ETC-entziklopedia Resh, Wikipedia
Asiriar alfabetoa I. mendean aramear alfabetotik eratorritako abjad motako antzinako kontsonantezko eta piktogramarik gabeko alfabetoa izan zen. ETC-entziklopedia Asiriar alfabeto, Wikipedia
Hasiera batean asiriar alfabetoan oinarritu zela uste zen, baina hizkien ordenak greziar alfabetoarena jarraitzen du, 36 hizkiz osatua baitago, horietatik 21 greziar alfabetotik datoz, beste 11 hizkik greziar estiloa dute eta 4 hizki asiriar alfabetotik datoz. ETC-entziklopedia Armeniar alfabeto, Wikipedia
asiriar gudarostearen (3); asiriar ordezkari (4)
asiriarrak ihesi (3)
asiriarren errege (3); asiriarren kanpalekuan (3)