Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
asintotiko 1 iz asintotari dagokiona.
Esan dezakegu, zientziaren asmazioetan sartu-irtentxo bat eginaz, ustezko quark-ek omen daukaten askatasun asintotiko deritzanaren tankera hartzen diogula amodio gatzatuaren zera honi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
2 adar asintotiko erraldoi (corpusean ez dago; ETCn 20 agerraldi)
Adar asintotiko erraldoia (RAG,) masa ertaineko (0,5 eta 9 edo 10 eguzki masa) izar guztiek euren bizitzaren amaieran izaten duten izar eboluzioaren periodo bat da. ETC-entziklopedia Adar asintotiko erraldoi, Wikipedia
3 goi-borne asintotiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)
Analisi algoritmikoan, goi-borne asintotiko bat beste funtzio baten goi-borne gisa erabiltzen den funtzio bat da, argumentuak infiniturantz jotzen duenean. ETC-entziklopedia Goi borne asintotiko, Wikipedia