Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asimilazio 1 iz fonetikan, kideko bihurtzea bi soinu.

Asimilazioa da hots bat INGURUNEARI egokitzea ingurune horrekiko antza areagotuz.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 43. orr.

Normalean asimilaziozko palatalizazio esapideak adierazten du kontsonantearen palataltasuna ez dela adierazgarria, inguruneak eragina baizik, nahiz eta mugak ez diren beti erraz ezartzen.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Bokal-harmonia bokalen arteko ASIMILAZIO mota bat da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Horiek eta lehenago aipatutakoa asimilazio arruntak dira orain, baina ezin da erabat ukatu inoiz, agian hizkuntzak silaba gutxiagoko hitzak zituelarik, bokal- harmonia kasuak ez ote diren izan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Alde batetik Guggenheimen normalizazioa suposatzen du, nolabaiteko asimilazioa edo onarpena, baita kritikoak izan ginen eta garenon aldetik.  Berria - Kultura   2004-10-08

2 asimilatzea.

Nahiz bereizten dituzten "eskastasunezko helburua" eta "asimilaziozko helburua", Teologoek eta Metafisikariek aitortzen dute, halere, Jainkoak bere buruaren gatik egin dituela gauza guztiak eta ez kreatu dituen gauzen berengatik; zeren ez dute kreazioa baino lehen Jainkoaz beste deusik asmatzen ahal, zeinarengatik Jainkoak zerbait egin zukeen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Mendebaldeko jentilen artean liberalismoaren orpoz orpo bizkor zetorren nazionalismoak beraien aurka banako asimilazioaren bidea berriro ere itxi egingo ote zuen beldurra, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Semeak benetako prusiarrak ditu, asimilazio zaleak, erdi kristautuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 97. orr.

3 asimilazio kultural

Auzipetutako kideak zapalkuntza horretaz aspaldi jabetu zirela esan zuten, "aspaldi jabetu ziren, halaber, bi estatuek gure herriaren aurkako asimilazio kultural eta linguistikorako makinaria martxan jarrita zutela».  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

4 kultura asimilazio (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Azken mendeetan, inguruko herrialdeetako kultura-asimilazioak eta akulturazioak bere kopurua gutxitu du, batez ere, greziar genozidioa eta gero. ETC-entziklopedia   Pontoko greziar, Wikipedia

Eta aipatu behar da, era berean, hainbat hiztun komunitateren lege babesik eza, bere kultura propioa garatzeko; edo botere ekonomikoak, guduak, migrazio mugimenduak, kultura asimilazioakETC-prentsa   Goienkaria, 2013-02-22

Gure kultura aberastasuna zapuzten duen kultura asimilazioari eta gure beharretatik haratago kontsumitzera behartzen gaituen sistemari aurre egingo diona, kontsumismoa gaindituko duen errealitate berri baterantz abiatuz. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus