Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

asimilatu, asimila(tu), asimilatzen 1 organismoak, bere hazkunderako beharrezkoak dituen gaiak beretu.

Preso talde baten gurasoek, bestalde, Israelgo Auzitegi Gorenera jo zuten herenegun, gose grebalariei gatza eman ziezaieten eskatzeko, honela likidoak hobeto asimilatu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-08-28

2 da/du ad gertakari edo kideko bat nork beretzakoa egin.

Alferrik ari zen tragedia asimilatu eta bezpera gaueko gertakariak gogora ekarri nahian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 53. orr.

Janari guztia han aurrean neukan baina jateko gogorik ez, hala ere ez nengoen urduri, artean asimilatu gabe neukan dena, larritasuna ordu batzuk geroago etorriko zitzaidan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 53. orr.

Irakurleari abisatzen dio: lehenengotan, egiak eta gauzak sineskaitz iruditzen zaizkio, baina, asimilatu ahala, errutinazko bihurtzen dira, eguneroko ortziaren urdina bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Bi segunduz, kexu batean egon naiz, egin beharrak nituen azken sei kilometroak izpiritu eta gorputzean sartuak eta asimilatuak nituelakotz, eneganatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Erran zidan egun batez Eliza Katolikoa, idekia izan nahiz munduari, honek asimilatuko zuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

Ez ditu galarazten; asimilatu egiten ditu, irentsi, jan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Izan ere, museo handi bateko pasilloetatik ibiltzean, hasieran ondo digeritzen dituzu ikusitakoak, baina, koadroak irentsi ahala, gorputzak ezin ditu guztiak asimilatu eta, bat-batean, menina bat irteten zaizu belarri batetik edo Gioconda bera sudurretik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Udal bozei boikot egitea erabaki zuten, orduan, gizarte palestinarrean asimilatuta ez geratzeko eta errefuxiatu izaerari nahiz estatusari eustea, jatorrizko lurretara itzuli ahal izateko.  Berria - Harian   2005-01-09

Memoriaren disko gogorrean artxibaturik eta asimilaturik zuen irudi hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Judutartasunak, bera sionismotik nahiz hebraierazaletasunetik guztiz urrun eta kultura aleman eta europarrean asimilaturik bizi izan arren, iguruko antisemitismoak bere bereizgarri hori nabarmendu zuelako.  Berria - Kultura   2004-10-20

Gertatu zena ene baitan honelako zerbait izan zitekeen, gau luze batean sartua nintzela: sufrimendua enekin handitua zen, asimilatua nuen eta bidezkotzat neukan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 62. orr.

Kolegioan sartu orduko, hamaika urterekin, eta batxilergoa arte, noizbehinka okaztaturik ere, azkenean asimilatuxea nuen latina.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

New Yorken gertatzen diren eleberri eta ipuinak, bertan bizi diren judu "asimilatu" edo asimilazio bidean daudenen freskoa dira maiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus